Urtarrilaren 24ean, larunbatez, 3. eta 4.eko ikasleekin eski ateraldia burutu zuen kolegioko Olagarroa kirol elkarteak, Gouretten.
Goiz esnatu behar izan zuten denek, baina egunak merezi izan zuen, elur mordoak itxoiten baitzituen mendian.
Goizeko 6:00tan abiatuz, bidea luze egin zitzaien gure eskiatzaileei, errepideko elurrak lerroak sortu zituen eta horrela 1030ak ziren eskiatzen hasi orduko. Dena den eguerdiko pausa laburtu eta gozatzeko denbora sobera izan zuten. Arratsaldean, alokatutako materiala itzuli eta etxerako bidea hartu zuten krakadaz gozatuz autobusean.
Egunean zehar elurra egin bazuen, ez zen traba izan ongi eskiatzeko eta elur freskoaren gainean bikain eskiatu zuten parte hartzaileek, haien mailen arabera banaturik.
Mila esker ateraldian parte hartu zuten 49 ikasleei eta nola ez, ateraldia egin dadin laguntza eman duten langile eta laguntzaile guztiei !
Aupa Piarres Larzabal kolegioko eskiatzaileak !