Inprimatu

Joan den urtarrilaren 27an, asteartez, arratseko 7:00tan gazten adikzioei lotutako mintzaldi bat proposatua izan da kolegioan, Bizia elkarteko Arkaitz Aguerretxe-Colina eta Hugo Duole-i esker.

Mintzaldian zehar, bertan zirenek galdezketa desberdinetan parte hartzen ahal zuten hastapenean emandako QR kodigo bati esker.

Kontestua oroitaraziz, lehen parte batean 3 droga familiak eman dituzte : Stimulanteak, depresoreak eta pertubatoreak.

Bestalde, oroitarazi dute zer den adikzio bat, zein maiztasunarekin erran daiteken egoera horretan garela, zein izaten ahal diren faktoreak, zergatik eta nola burumuinak xerkatzen duen efektu hori.

Ondotik, publikoari inkesta egin zioten jakiteko zein zen biderik aktiboena (znifatua, injektatua, ahozkoa, ala arnastuta) eta zein da substantziarik toxikoena (alkohola, heroina, anfetaminak, crack / tabakoa ala umore-depresoak). Erantzunak aztertu eta, substantzi bakoitzaren impaktoa adierazi zuten.

Saioa bukatzeko, publikoaren galderei erantzun dute.

Mintzaldira etortzeagatik parte hartu duen publikoa eskertzen dugu eta saioa animatzeagatik, Bizia elkarteko Arkaitz eta Hugo !