Crew-12Â taldea AEBetan berrogeialdian (isolatua) dago une honetan.
Zer dela eta? Bada, espaziora joan aurretik ezinbestekoa da astronautak ez gaixotzea, ISS espazio-estaziora birusik ez eramateko.
Dena ongi badoa, Sophie Adenot eta bere lankideak otsailaren 11n, asteazkena, eguerdiko 12:00etan (Euskal Herriko ordua) igoko dira espaziora Floridako Cap Canaveral basetik.
Ezin duzu galdu! Europako Espazio Agentziak (ESA) saio berezia egingo du zuzenean jaurtiketa ikusteko. Saioa goizeko 10:00etan hasiko da.
 Non ikusi zuzenean?
ESA Web TV: Europako astronauten jaurtiketa guztien "etxea" da. Bertan adituek azalpenak ematen dituzte (normalean ingelesez edo frantsesez) : hemen klikatu.
ESAren YouTube Kanala: Hau da errazena ikasgelan pantaila handian jartzeko. Gainera, jaurtiketa amaitu ondoren, bideoa grabatuta geratzen da :Â hemen klikatu.
NASA TV: Sophie Adenot Floridatik (AEB) ateratzen denez, NASAk ere zuzeneko ikusgarria egingo du : hemen klikatu.
Â
 Programazioa:
-
10:00etatik 11:30era: Astronautak suzirian nola sartzen diren eta prestaketak ikusten dira (momentu lasaia da, azalpenak emateko aproposa).
-
11:50etik aurrera: Hau da momentu zirraragarriena! Atzerako kontaketa eta motorren piztea.
-
Otsailaren 11n suziria 12:00etan igoko dela zerura.
ADI EGON !!!!!