Otsailetik, martxoaren 7ko kantaldirako prestatzen ari dira kolegioko ikasle batzuk !!
Aurten, arratsaldeko 5:00etan Zokoako kiroldegiaren ateak idekiko dira, 5:30tan Urruñako ikasleak eta Ziburuko kolegioko gazteek abestuko dute. Ondotik, 6:30tan, Zarena Zarelako dantza taldeak emanaldi zoragarria eskainiko digute, eta DJ Xanoren animazioaren ondotik, Janus Lesterrren kontzertua iraganen da 9:00etatik landa !
Urtero, Goierriko laguntzarekin batera, abenduan antolatzen da pailasoen emanaldia Ordizian eta martxoan kantaldia Urruñan.... Bildutako etekin guztia Urruñako ikastola eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioaren alde izango da !!!! Gainera, nahiz ez duten egoera errexa azken urte hauetan, inguruko enpresek eta artisauek segitzen dute zponzorra izaten ekitaldi honetan eta eskertzekoak dira !!
Dirulaguntzaileak eta publikoa eskertzeko, astearte eta ostiralero, 27 ikasle aritu dira kantuz, bertsotan, eta dantza saioak errepikatzen....
Talde ttipi bat ere euskal irratietako soinu deia grabatu zuen....
Ari dira azken errepikak egiten, txalokatzekoak dira zinez !
Emaitza larunbat honetan.....
Aitzinetik txartelak salgai dira 12€tan eta bertan 15€tan izango dira !!!!
Zatozte denak !!!!! Milesker deneri eta goresmenak ikasle parte hartzaileei !