Inprimatu

Martxoaren 7an, larunbatez, iragan da Urruñako ikastola eta gure kolegioaren aldeko kantaldia, Zokoako polikiroldegian.

Lehen parte batean, Urruñako haurrek abestu eta, gure kolegioko gazteek segitu dute bertsotan, dantzan eta kantuz !

Bigarren partean, Zarena Zarelako ikusgarriarekin gozatzeko aukera ukan dugu eta bukatzeko, Janus Lesterren kontzertua entzuteko parada ukan genuen.

Eskertzekoak dira, urtero laguntzen gaituzten enpresak eta artisauak, horiek gabe ez liteke horrelako ekitaldia antolatzen ahal ! Kondutan hartuz azken urte hauek ez direla hain errex izan haiendako gainera ! Beraz milesker ainitz zuei !

Bukatzeko, jendea elkartu da aterpearen azpian taloak eta fritak jateko, baso bat eskuetan, DJ Xanoren erritmoan !

Txalo bero bat ikasleei, burasoei, antolatzaileei, lan egin dutenei, zponzorrei eta etorri diren guztiei ! Milesker teknikari eta artista guztiei !

Ez ahantz "Goierri, Urruña eta Ziburuko ikastolak bat eginik" !