Inprimatu

Martxoaren 2tik apirilaren 1era eta urtero bezala, kolegioko familiei proposatua izan zaie Elikadura Bankuaren aldeko bilketan parte hartzea.

Aurten, higiene produktuak (linja garbitzekoa, gorputza garbitzekoa eta hortzetako pasta) eta janaria (kafea, azukrea, bixkotxak, janari kontserbak) bost astez bildu dira nahi eta ahal zutenen artean.

Apirilaren 2an, osteguneko eguerdiko pausan, Elikadura Bankuaren arduradunak kamioez etorri dira, bilketa kargatzeko eta hor ziren ikasleek lagundu dituzte. Emaitzak eskuratu ditugu : 184 kilo bilduak beraz 368 bazkari eskainiko dira inguruan eta beharretan diren familiei !

Milesker ainitz parte hartzaileei eta bilketa errextu dutenei !!