Udaberri honetan, ikasle multzo batek segitu du biltzen, astelehen eta ostegunetan, jan ondotik, eskulanetan arituz....Apirilaren 3an, apirileko arraina eguna ospatzeko, gure ikasleek egurrezko arrainak apaindu eta margotu dituzte.
Giltzero politak !! Gure artistak sortu dituztenak!!!
Txalo handi bat haientzat !
Udaberria iritsi zaigu, eta udaberriarekin batera loreak eta kolore biziak. Hori dela eta, maiatzan, gure ikasleek lore ontziak sortu dituzte, gero loreekin apaintzeko.
Aldi honetan, berziklatzeko materiala erabili dute.
Berinezko botilak tindatuz, pistatxoen oskolekin irudiak sortuz eta botilan kolatuz, lore ontzi politak lortu dituzte.
Horrez gain, kolorezko paperarekin, eta artilearekin hainbat lore asmatu ondoren, hona hemen gure artisten sorkuntzak !
Biba zuek eta milesker Ane eta Beari haien talentuen transmizioarendako !