Ekainaren 16an, astearte goizez, Antxeta Irakurzale Klubeko ikasleak, ikasturteari amaiera berezi eta ezti bat emateko, Kaskarotenea ikastolara joan ziren ttipiei ipuinak kontatzera.6.eko ikasleak eta 5.ekoak bi taldetan berezi ondoren, bi geletan sartu ziren haiek etxetik ekarritako ipuinak kontatzera.
Ttipiak goxoan egon ziren ipuin kontalariei adi-adi, eta gehiago entzuteko gogoekin geratu ziren!
Belaunaldien arteko akelarrea ere dantzatu zuten batzuk: Ikimilikiliklik!
Ondotik, kanpoan jolasean aritu ziren denak elkarrekin.
Kaskaroteneako irakasleek Piarresen diren ikasle ohiak zenbat handitu diren ikusteko aukera izan zuten ere.
Plazer bat izan da goiza zuekin pasatzea!
Mila esker zuen harrera goxoarengatik, eta heldu den ikasturterarte.
Ipuin berriekin han izanen gara!
Irakurzaletasunak hegan egin dezala!