Inprimatu

Ekainaren 15an, ostiral eguerdiz, bazkaltzeko garaian eta kanpoko eremuan, 6. / 5.eko finalak antolatuak izan ziren :

Printzipalan, 5.eko Amaiur Aldana eta 6.eko Hegoa Biscay aritu dira 6.eko Gabi Viquendi eta Amets Onchaloren kontra. Bi mantxak irabaziz baten aurka, neskek dute boina etxera eraman. Bi ekipak sariztatuak izan dira, Zokoako buia tiratua bono bat bakoitzari eskainia izan zaie uda honetan freskatzeko.

Kontsolantean aldiz, 5. eko Haizea Celayeta eta Emiliana Niquet aritu dira 6.eko Eider Berrouet eta 5.eko Ilargi Garayen aurka. Ilargi eta Eider txapeldunak izan dira eta ekipak sariztatuak izan dira, Zokoako buia tiratua bono bat ere bai.

Ekainaren 16an, astearte eguerdiz, bazkaltzeko garaian eta kanpoko eremuan, 4/3.eko finala antolatua izan da :

Printzipala sailan, 3.eko Amane Viquendi eta Lou Quatrevieux, Xalbat Otaño eta Robin Saplairolesen aurka aritu dira.... Bi mantxak irabazi dituzte mutilek, neskek bat gainditu dutelarik. Partida bukaera arte suspenzioa mantendu da mantxa bana baitzuten ekipa bakoitzak. Azken mantxan, 3.eko mutilek abiadura azkartu dute, partida eraman dute eta txapela ere bai ! Bi ekipek Urruñako Oihana accrobranche egiteko bono batekin sariztatuak izan dira.

Kontsolantean, 3.eko Ally Etchelecou eta Laia Alvarezek bi mantxak irabazi dituzte 4.eko Romane Abadie eta Lili Ithurbisquen aurka. Lauak sariztatuak izan dira ere bai, accrobranche bono batekin.

Txalo bero bat txapelketa horretan parte hartu duten ikasle eta heldu guztiei !!

Goresmenak finalistak ziren ikasleei !

Hitzordua dugu heldu den urtean !