Inprimatu

Azaroaren 30etik abenduaren 2a arte, 3.ek Bilbo eta durangora ateraldi bikaina egin zuten.

Asteazkenean, koelgioan piknikatu ondoren Bizkaia aldera abiatu ziren. Lehen geldialdia Portugaleten egin zuten. bertan, Bilboko itsasadarraren iragan industrialaren aztarnak ikusi zituzten eta Bizkaia zubian ezkerraldea eta eskuinaldea lotu. Ondoren, Getxotik barrena oinez Algortako portu zaharreraino joan ziren. Bilbora metroz itzuli ziren aterpetxera.

Ostegun goiza kultuala izan zen. Lehenik, Arte Ederren museoa eta rekalde Aretoa bisitatu zituzten. Bertan, Gernikari buruzko erakusketa, hala nola, euskal eskulturgile ezagunen obrak aztertu zituzten. Rekalde aretoan paleolitoa eta arte garaikidea uztartzen dituen erakusketa bat ikusi zuten.

Ondoren Doña Kasilda parkean piknikatu zuten eta Bilboko itsasadarraren bazterreko arkitektura aztertuz, ibilaldia egin zuten alde zaharreraino. bidean Euskalduna Jauregia, Iberdrola dorrea, Guggheneim museoa eta beste hainbat eraikin ezagun ikusi zituzten.

Bilboko zazpi kaleetara iritsirik Euskaltzaindiaren egoitza ikusi zuten Plaza Barrian.

Ostiral goizean, Durangora abiatu ziren eta bertan Pettik euskal kantagintzako abesti ezagunen bertsioak eskaini zizkien. Segidan, taldeka azoka bisitatu zuten, argitaletxe, erakunde eta diskoetxe ezberdinen inguruko informazioa xerkatuz. Azkenik, itzuliño bat egin zuten haien gustuko liburu eta diskoak ikusiz.