Inprimatu

Azken 6 aste hauetan, hogeitamar bat ikasle Eguberriko apainketak eraikitzen ibili dira ; naturan aurkitu eta errekuperatutako materiala gehienik erabiliz.

Giro biziki animatua eta langiletsua izan da azken momentu arte.

Lanaren fruituak zuen begipean dira orain, denei Eguberri eta festa onak desiratzeko asmoarekin.

Ikasleak mintzo :

Ibai : Esku lanetan, gabonetako apaindurak egin ditugu eta nik oso oso ongi pasa dut (6.)

Otxanda : Maitatu dut sokazko bola bat egitea baloi batetik abiatuz (5.)

Unai : Maitatu dut IDZtako izaia egitea, paleta bat urratu dugu eta zerra eta mailu erabili (6. IEP)

Mikel : Maitatu dut koroak egitea, oreina egitea eta beste gauza guztiak ere (6.)

Uxue : Esku lanetan ukan ditugun ideiak oso politak izan diran kolegioa biziki ongi apaindua utzi dugu (6.)

Elaia : Esku lanetan pirograbagailuarekin egurra marraztu dugu, koroak egin ditugu, hariarekin bolak egin... Oso ongi pasa dut esku lanetan (6.)