Inprimatu

Iragan ekainaren 7an, asteazkeanrekin, Gdanskeko eskola bateko 44 ikasle eta 4 irakasle bisitan etorri zaizkigu.

Ikasle hauetariko 23 gure ikasleekin gutun bidez edo etwinning bidez kontaktuan direnak ziren. Poloniarrak Bartzelona bisitatu ondotik Donostira etorri dira ; eta parada hori guregana etortzeko baliatu dute.

Goizean, bertso eta dantza batekin harrera egin zaie. Ondotik taldeka eman dira eta haien buruak aurkeztu dituzte. Haien bidaiari buruz ere galdetu diete gure ikasleek. Eta Poloniarrek Gdansk eta haien eskolaren aurkezpen polit bate ere egin digute.

Giro goxoan, elkarri euskara eta poloniera erakasti diote.

Gainera, hango irakasle goxo baten gidaritzapean, "Polones" deituriko hango dantza bat dantzarazi digutelarik, bertan, Polonian ginela uste genuen !

Azkenik, kirol eta jokoen bidez, ikasleek segitu dute elkarren ezagutza egiten.

Arratsaldean, Donibanen eginiko itzulinoa biziki laket izan dute bisitariek. Itsasoan, bainu freskagarri bat hartuz eta hondartzan kalakan elkar ezagutzen segitu dutela baiezta dezakegu.

Horrela, hainbat ikasle lagun berriak eginik etxera sartu dira.