Inprimatu

Eta iristi zen eguna : Ekainaren 14an, Donibane Lohizuneko Ravel entzun arretoan bilduĀ ziren haien lanen berri emateko.

Hantxe zeuden goiza alaitzeko eta bertsoak abesten laguntzeko Amets Arzallus eta Sustrai Colina bertsolariak zein Odei Barroso bertsolari eta rap-abeslari handia.

Hori da hori pagotxa !

Gainera, luxuzko animatzaile bat izan zuten : Oscar Estanga kantaria ! Denak dantzan jarri zintuen bere kitarra doinuak jarraituz. Eta haien unea iritsi zen, urduritasuna alde batera utzi, eta ongi ikasitako bertsoak kantatu zituzten guztien gozamenarako.

Goiza primeran pasa zuten konpainia ezin hobean euskaraz jolastuz, euskaraz kantatuz, euskaraz biziz...

Milesker Hego lapurdiko Herri elkargoa eta Bertsularien Lagunak elkarteari !