Inprimatu

Azaroaren 22an, ostegunez, goizeko 3. orduan, kolegioko ikasle guztiak Donibaneko Le Select zinemara joan dira.

Gazteenendako, 2009an eta Tom Moore - Nora Twomeyk egindako "Brendan et le secret de Kells" animazio filma ikustera joan dira : "Irlandan, XI. mendean, Kells-eko azkartutako abadian bizi da 12 urteko Brendan deitutako fraide gaztea. Brendanek beste fraideak laguntzen ditu abadia azkartzen, "viking"etaz babesteko. Bukatugabeko liburuaren jabea den Aidan frera ezagutuko du eta abentura zoragarrietan hasiko da. Egun batez, abadiatik oihanera eskapatzen da Brendan, eta erdi otso erdi haurra den Aislingen ezagutza egingo du ; neskatxa horrek muga guztiak gainditzen lagunduko du...."

Bestalde, lau eta hirugarrenek, 2007an eta Marjane Satrapi - Vincent Paronnaud-ek egindako "Persepolis" animazio filma ikustera joan dira : "Teheranen 1978an : Zortzi urteko Marjanek bere etorkizunari pentsatzen du eta mundua salbatzeko profeta bilakatzea amesten du. Bere amatxiri hurbiletik lotua, iraultzako gertakariak hurbiletik segitzen ditu ; hauek Chah erregimenaren erortzea probokatuko baitute. Gerlako giroan, Marjanek bere oihala atxiki beharko du baina errebeldatuko da..."

Filmak bukatu eta, Ziburuko kolegiora itzuli dira jantegia eta kurtsoekin segitzeko eguna.