Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Hezitzaile taldea 3 kidez osatua da :

- Ttoni Basurco, Hezkuntz Aholkulari Nagusia (HAN)

- Iolanda Tapia, Hezitzailea

- Maritxu Larzabal, animatzaile eta erremediatzailea.

 

 

Egun on,

Aurtengo sartzea nahiko goxoki iragan da eta espero dugu urtea hala segituko dela.

Hezkuntz Aholkulariak buraso, kolegioko ekipa eta ikasleen arteko lotura egiten du.

Hezitzaile-Animatzaileek estudioak eta kanpoko eremua zaintzen dute, ikastegiko proiektuetan parte hartzen dute eta kurtsotik kanpoko garaietan aktibitateak antolatzen dituzte, maila desberdinetako ikasleen harremanak bultzatuz.

Eguneroko arduraz gain, horra hezitzaile taldeak, Hezkuntz Aholkulariaren ardurapean, segurtatzen duena :

- barne legediaren errespetatzea

- ikaslearen ongi izaitea (bere sekuritatea segurtatuz eta lagun / helduekin dituen harremanak zainduz, Seaskako proiektuan diren baloreak errespetatuz)

- lan egiteko baldintzak onak bermatuz

- ikaslearen loratzea eta babestea

- euskaraz bizitzea eta gozatzea

 

Hezitzaileen gunea egunero eta deneri idekia da.

Dudatu gabe, gurekin harremanetan sar daiteke : 05.59.51.87.24

Ttoni : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Maritxu : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Iolanda : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

 

Ikasturte on opa dizuegu.

Ttoni Basurco, Maritxu Larzabal, Iolanda Tapia