Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Seaskaren 50. eta kolegioko 20. urtebetetze kari, kolegioko Euskaraz Bizi taldeak memorio gaualdi berezi bat atnolatu du maiatzaren 23an, ostegunez, arratseko 7:00tan.

Hiru pertsona komit ziren : Xan Coscarat (Seaska), Pantxika Duperou eta Maia Paterne (kolegioko lehen zuzendaria eta lehendakaria).

Gaualdia, artxibetako irudi eta lekukotasun desberdinekin abiatu da (Argitxu Noblia, Libe Goñi, Jean-Louis Maitia.....).

Ondotik, komita bakoitzak Seaska eta gure kolegioko hastapenak oroitarazi eta kondatu ditu, umore eta anekdota zonbatzuekin.

Inguruan jarririk ziren burasoek galdera ainitz pausatzeko parada ukan dute ere bai.

Kolegioko IDZtan instalatutako erakusketa preziatua izan da denengandik.

Seaskako buraso ohien borrokari esker hor gaudela argi da, eskertzekoa da, baina ez dela bukatua eta borrokatzen segitu behar dela ere bai !

Milesker ainitz zuei Xan, Pantxika, Maia eta Euskaraz Bizi taldeari horrelako momentu aberats eta atsegina partikatzeagatik.

Maiatzaren 22an, Maialen Alfaro eta Philippe Albor, tailer batzuen eta ikusgarri baten eskaintzea 5.eko ikasleei Piarres Larzabal kolegiora etorri dira.

Lehenago, euskarako Sabiana eta musikako Aaron irakasleekin, Mikel Laboaren bizia edota kantu hautatu batzuen lantzeko parada ukan dute, hala nola "haika mutil", "martxa baten lehen notak", "txoria txori"....

Goizean goiz, ikastetxea esnatzen ari zenean bi artistak lekuak girotzea etorri dira. Tailerrak ikastetxeko kirol gelan iragan dira, aldiz emanaldia IDZtan. Hurbileko harreman baita giro goxo batean iragan dira tailerrak. Bertan, ikasleek kantatzeko, Mikelen bizitzako atal ezberdin batzuk ezagutzeko, gorputzarekin jolasteko aukera ukan dute. Hots, ikusgarriaz hurbiltzeko gakoak bi artistek ikasleei eskaini nahi izan dizkiete.

Ikasleen arabera, ikusgarria izan da momenturik hoberena lagunekin partekatu dutena.

Apirilaren 30etik maiatzaren 24a arte, kolegioko mus txapelketako multzoen partidak iragan dira gure kolegioan..... eta nola !!

Aurten bi lehiaketak antolatuak dira : 6./5.ekoa eta 4./3.ekoa. 43 ekipek izena eman dute eta txalokatzen ditugu !!

Astearte eta ostiraletan, bazkaltzeko orduan, ekipak ari dira, gezur zonbaitzuk botatuz, multzoetako partida guziak segurtatzeko.

Horren ondotik, ikasleak kalifikatuko dira printzipala ala kontsolantearendako.....

Laster berriak.... Imido, bi gehio, bost.... ordo... kanta !

Maiatzaren 12an, Herri Urrats kari, Seaskako kolegio eta lizeoko ikasleen mobilizazioak ikusi eta entzun ziren Nafarroa gunean zehazki goiz eta arratsaldez...

Atzo, maiatzaren 16an, kontratupeko eskola pribatuen greba eguna kari, inguruetako irakasle, langile eta ikasle batzuk bildu dira Donibane Lohizuneko zubiaren gainean lanpostuen eta azterketen egoera salatzeko.

Gaur berriz mobilizazio hitzordu bat finkatua da Donibane Lohizunen arratsaldeko 18:00tan, "EUSKARAZ IKASI NAHI DUGU ! MURGILTZE EREDUA EZ HUNKI !" lemapean.

Maiatzaren 15ean, asteazkenean, 6., 5. eta 4.eko ikasleak etxean zirelarik, gure kolegioko 3.eko ikasleek azterketa goiza zuten...

Alde batetik, brebetarako ahozko ofiziala pasa dute banan banan, epaimahai baten aitzinean, GIP (Gernika, "l'affiche rouge" lana ala hizkuntz minorizatuak) edo ikastaldiaren ahozkoa aurkezten hautatu zutelarik. Bost minutu prestakuntza ukan eta, 5 minutu zuten haien lana presentatzeko eta beste minuta batzuk epaimahainatik egindako galderei erantzuteko.

Bestalde, B2 mailaren azterketako idatzizkoa eta ahozkoa pasatu dute. Hirugarren urtea da kolegioak antolatzen duela, baita ere elebidunetako 3.etan Akademaiako Ikuskaritza eta Euskararen erakunde Publikoaren bitartez. EGA mailaren azpiko maila da B2 euskara maila. Azterketa honen bidez, euskararen gaitasuna nerutzen da : ulemrnea irakurriz eta entzunez, adierazpena idatziz eta mintzatuz. B2 mila lortuko dutenek EEPtik agiri bat eskuratuko dute.

Goiz osoa ongi iragan da, orain bigarren brebeta xuria prestatzen segituko dute 3.eko ikasleek....

Maiatzaren 12an, eguraldi egokienarekin, milaka lagun bildu dira aurten ere !

Horien artean, ikasleak !!! Pegatinak saltzen, Erronka kirol jokoetan aritzen eta mobilizazioan !

Zenbat koloretako "brebeta euskaraz" edota" baxoa euskaraz" lemako tixertak urratsez urrats kurutzatu ditugun !

Goizean ala arratsaldean, Seaskako 3.eko ikasleak eta irakasleak ezenatokira igo dira haien egoera azaltzera, Herri Urratsek mobilizazioei abiada eman du : gure hizkuntzan ikastea beti bezain zaila da gure ikasleendako, gure sareari eskaintzen diren medioak gero eta urriagoak dira, euskararekiko politika gero eta hertsiagoa da, ikasle kopurua gelaka lehertzeraino emendatu da, azterketetan frogak frantsesez egitera behartzen gaituzte..... "Brebeta ere... EUSKARAZ !!!"

Herri Urrats ikastolen besta izateaz gain, euskaraz ikastearen aldeko populu baten determinazioaren sinboloa da, aldarrikapen gune bat ! Gure hizkuntza gure arima da !

PETIZIOA izenpetzeko, hemen klikatu !

Mobiliazioekin segituko dugu : ondoko hitzordua ostiral honetan maiatzaren 17an 18:00 Donibane Lohizunen ! Denok gure "brebeta euskaraz" tixertarekin ! "Euskaraz ikasi nahi dugu ! Murgiltze eredua ez hunki !"

Kolegioko ikasleak " a tope" animatu dira Herri Urratsen laguntzeko, parte hartzeko eta ongi pasatzeko !!!!!

Alde batetik, goizeko 9:30 eta 13:30ak artean kurutzatuko dituzue 6. eta 5.eko 87 ikasle, lakuaren inguruan, pegatinak saltzen, etekinaren erdia kolegioaren izanen baita !!!! Aitzinetik milesker emango diezuen harrera eta laguntzarendako !!!!

Bestalde, Hondartzan eta goizeko 10:30ak eta 15:00ak artean iraganen den Erronka kirol topaketan, 4. eta 3.eko 5 talde osatu dira gure kolegiotik parte hartzeko, 62 ikasle !!!!!

Orokorki, 149 ikasleek izena emana dute, txalo zinez !!!!! Biba zuek !!!!!

Hitzordua igande honetan Senpereko lakuan denendako !!!!

Oporrak aitzin, seigarreneko ikasleek izan dute pubertaro saioa bat.

Neskak alde batetik eta muttikoak bestetik, lasaiki haien kezkak eta galderak pausatu ahal izaiteko.

Hasieran, hitza askatzeko bideo batzuk eta diaporama bat proiektatu dira.

Ainitz galdera eta ohar aipatu dituzte giro goxo batean.

Ordua biziki fite joan da eta denak zerbait gehiago ikasita atera dira.

Bazkalondoan, San Mames, Camp Nou eta Maracaña bilakatzen da Piarres Larzabal kolegioko aire hartze eremua !

6. / 5.ean 8 taldek eta 4. / 3.ean 6 taldek dute parte hartzen 2019ko Futbito txapelketan.

Apirilaeko oporrak aitzin, multzoka denak denen aurka aritu ondoan, kanporaketa bilakatuko da lehiaketa.

Irakasle taldea prest da ohorezko partidak jostatzeko !

Apirilaren 9an, urte guziz bezala, 6.eko euskara irakasleek antolatu bertso saioa iragan da gure ikastegian.

Saio berezia izaten da ikasle guziak partaide direlako eta ez bakarrik entzule : gaiak aitzinetik gelan prestatzeaz gain, nork bere aldian parte hartzen du ariketa ezberdinetan.

Hala nola :

- bertsolariek kantatua errepikatzea

- errimak proposatu edo asmatzea

- hitz sekretu edo pertsona ezagunak asmatzea

Aurten, 4 bertsolari aritu dira bakoitza gela batentzat : Amets Arzallus, Odei Barroso, Sustrai Colina eta etxean jokatzen zuen Xumai Murua.

Irabazle 6D taldea izan da eta Bertsolarien Lagunak elkarteak eskainitako afita eraman du sari bere gela apaintzeko, bertan emazte bertsolarien hitsoriaz egindako infografia agertzen dela. Elkartea bestalde saio horren babesle da, ekonomikoki laguntza ekarriz.

Eskerrak partaide guziei eta segi dezaten bi orduko saio horretan bezala egunero euskaraz eta bertsoez gozatzen !