Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Oporretatik landa, astearte eta ostegunetan, eguerdiko jolas garaietan, parte hartu nahi duten ikasleek mahai joko gelara hurbiltzen dira...

Jungle Speed, Puissance 4, Uno, Mikado, Babifuta ttikia, Mastermind, SOS zimino, Mila bornak, karta jokoak, Tangram... Denak dira beren esku eta nahi dutelarik, nahi dutenekin jolasten dira, bakarka, binaka edo taldeka....

Momentu astegina eta arrakastatsua da, ikasle anitz biltzen dira aldioro, elkar ezagutzeko parada dute eta desafioak gainditzeko... Irriak eta suspentzioak nahasten dira... baina lege bakar bat errespetatuz : "Euskaraz jolastu nahi dut" !!!

Martxoaren 14an, astearte arratsaldez, Stephane Jaubertiek idatzia et Entre les gouttes antzerki taldeak zuzendutako Livère antzerkia ikusi dute hirugarreneko ikasleek. Ikusgarri bukaeran, ikasleak arreta handikoak izan direla azpimarratu dute antzerkilariek. Kohabitazio zaila duten pertsonaiei lotu dira.

Saioaren amaieran, haien sentipena agertzen ez dira ausartu. Seguraski, ehun baten pertsonen aitzinean expresatzea ez baita errex haien adinean. Bainan martxoaren 31an, Livère antzerkiko aktore bati ongi etorria emana izanen zaio, koelgioan bertan emozioak eta kritikak egiteko aukera izango dute.

Antzerkiaren zatitxo bat :

"Ni" haur bat ; amarekin bakarrik bizi da, baserrialdean. Aita urrun da, familia bat berregiten ari. Laster, gizon berri bat ageri da. Maitasuna da. Laster-laster, amarekin eta haurrarekin bizitzera dator.

"Ni" ama bat eta aitaizun bat. Horraino, deus berezirik ez. Eta horra non, gaztigatu gabe, Livère datorren. Amaren gizon berriaren alaba da. Nondik dator livère ? Zergatik ? Zenbat denborarako ? Ez dugu arrapostua. Dakigun baarra, livère kokatu dela eta harekin moldatu beharko dugula. Hotza sartu da baserrialdean, etxean [...].

Stephane Jaubertie, Livère testuaren egilea (Editions théâtrales // Jeunesse)

Martxoaren 14an, astearte goizez, 2014ean eta Franco Lollik egindako Gente de bien filma kolonbiarra ikusi dute 4. eta 3.eko ikasleek, Donibane Lohizuneko zineman.

Ikusi duten filma espainolez zen, kolonbiarrez preseski, zaila ulertzeko baina helburua zen : hizkuntza entzutea eta ulermena lantzea.

Filmaren irudien bitartez, Kolonbia bezalako herri bat deskubritu dute, bertan diren ezberdintasun sozialak (eko, auzoak...) eta haien ikasgaian duten programari lotua den gai bat : familiartekoan harremanak.

Oporrak aitzineko astean, 3.eko ikasleek lau egun enpresako ikastaldian pasa dituzte...

Joan den asteartean, 3.eko ikasleen ahozkoa entzuteko, kolegioko ikasle guztiak banatuak izan dira 19 taldeetan azken orduan.

Epaimahaian ziren irakasle / hezitzaileak, ikasle bakoitzaren gaitasunak neurtu ditu.

Haien ahozkoa presentatzeko, sortu zuten diaporama euskarri gisa erabili dute.

Ikasle gehienek lan interesgarria aurkeztu dute.

Milesker gure ikasleei harrera egin dieten enpresa guztiei !

Martxoaren 7an, asteartez, Stephane Jaubertie antzerki idazlearekin solastatzeko aukera ukan dute ordu batez 5.eko ikasle guztiek, ikasgelan eta kolegioko IDZtan... 

Adi egon diren ikasleen aitzinean, idatzitako 14 obren aurkezpena (13 publikatuak) egin die idazleak, bereziki Livère 

Azken honen antzerkia ikusteko parada izango dute martxoaren 15ean, Senpereko Larreko antzokian.

Nahiz eta antzerki baten idazteko denboraz harritu diren (4 hilabete eta urte bat artean), idazlea galdezaktu dute lanbidearen irizpideak eta hilabete saria ezagutzeko baita ere bere obrei buruzko galderak eginez...

Bukatzeko, ikasle batzuen lekukotasunak bilduak izan dira :

- "Interesgarria izan da jakitea zer den xuxen idazle baten lanbidea eta bere hilabete saria"

- "Gizon sinpatikoa, interesgarria izan da, umorez betea, hitzekin jolasten baitzen"

- "Antzerkia deskubritzeko gogoa eman digu"

Milesker Stephane kolegiora etortzeagatik !

Urtarrila eta otsailan egindako baloi preso txapelketako partiden finalak aste hontan iragan dira.

Martxoaren 6an, astelehenez, eguerdiko jolas garaian, ikasle andana bat kirol gelara hurbildu da, 6. eta 5.en arteko finala ikusteko eta sustengatzeko. Suspenzio handikoa izan da bi ekipen artean... Alde batetik 6.eko June, Markel V, Urko G, Nabil, Andoni L eta Eki eta bestalde, 5.eko Enaitz, Gillen, Alexandre, Hodei, Ortzi J eta Eneko A... Nahiz eta bana ziren, 6.ekoek trofeoa irabazi dute 2 - 1. 

Martxoaren 9an, ostegunez, bazkal denboran ere bai, 4. eta 3.en arteko finalaren txanda izan da... Alde batetik 4.eko Theo T, Andoni Al, Yon A, Yannick G, Santxo T eta Txomin D (Kepa ordezkaria, zauritua baitzen) eta 3.eko Toan R, Joritz A, Andoni P, Ellande D, Xanti S eta Killian. Nahiz eta 4.ekoak azkarki borrokatu diren, 3.ekoek dute irabazi 2 - 0.

Txalokatzekoa da ikasleen parte hartze dinamiko eta baikorra ! Biba zuek ! Milesker etorri den publikoari ere bai ! Aupa Olagarroa kirol elkartea !

Urte guziz bezala, 4. / 3.eko ikasleeki Olagarroa elkarteak eski ateraldi bat proposatu die Gouretten, Gorputz Heziketa eta beste irakasleen ardurapean.

Aurten otsailaren 4ean egitea pentsatua zen baina eguarrldi kaskarra iragarria baitzen otsailaren 11ra gibelatzea erabaki zen. Bertan, eguzki dirdiratsua eta elur xehea atzeman zituzten. haien mailaren araberako 8 ikasleko talde ttikietan banatuak, eguna skiatzen pasa zuten, Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasle batzuk kurutzatuz noiztenka. Hasi berriek, goizean 2 oreneko kurtso bat hartu zuten ESF-arekin.

Antolaketa zorrotza eta ikasleek izan duten portaera umoretsu eta xintxoarentzat eskertzekoak dira. Ondoko hiztordua : heldu den urtean !

Ihauteri egunean, kolegioak bideo bat egin du Bernat Etxepare lizeo berriaren alde !

Ikusteko, klikatu hemen

Otsailaren 17an, azken egunean, ihauteriak ospatu ditugu arratsaldez kolegioan.

Negua joan da, udaberriko eguzki izpien azpian, kolegioko ikasle eta heldu guztiak elkartu dira 3.eko ikasle arduradunek landatu duten Etxepare Lizeoaren aldeko sagarrondoaren aitzinean. Orain, kolegioko bertsu eskolaren bi bertsuen erritmoan, "euskara arbolak" bere sustraiak eta adarrak garatzeko garaia du. Hirugarrenek diete ondoko adinekoei lekukoa pasarazten. Gure hizkuntzari bezala, babesa eman behar zaio.

Bigarren partean, lau astez bildu den ikasle talde bati esker, eskulanetan eraikitako Zan Pantzarren auzia egina izan zaio eta erretzea, hainbeste gertakari larriak leporatu ondoren : gizarte injustiziak, lapurketak, kolegioko elektrizitate mozturak, jazarpena, komunetako hondaketak, etxeko lan gehiegi, zaku pizuegiak, erreforma berria, brebeta azterketako zientzien gaia integratzea...

Azken orduan, 6. eta 5. familiek prestatutako krakada goxoa partikatu dugu mozorrotu diren guztien artean eta ikasle ohiek eskaini diguten dantzaldi doinuan. Milesker zueri Zanpantzarriztak taldea !

Txalo bero bat irudimenez betetako mozorro guztiendako !

Giro alaia, koloretsu eta udaberritsua izan da !

Bakantza on deneri !

Otsailaren 15ean, asteazken goizean, Hego Lapurdi Herri Elkargoko Transdev taldeko arduraduna Enzo Yecora eta ikasle ohia den Uhaina Azpeitia euskara teknikariak gure 6.eko ikasleei autobus prebentzioari buruzko mintzaldi bat segurtatu dute, ordu bat et'erdiz, lehenik kolegioko IDZtaneta ondotik, kanpoan zen autobuseko ariketa egin dute, larrialdi egoera bat balitz bezala.

Sensibilizazio saio hortan erabili duten diaporamari esker, ikasleak informatu dituzte bi arduradunek, bide segurtasuna oroitaraziz.

Lemisik, zenbaki batzuk eman dizkiete :

- Hego Lapurdiko Hirigunean, 2 667 ikasleek autobusa hartzen dute, 12 herritan banaturik (63 000 biztanle)

- Autokarra eta autobusaren arteko desberdintasuna adierazi ondoren, Herri Elkargoak 120 eskola zerbitzu kudeatzen ditu, 35 ibilgailu izanez (27 autokar, 5 autobus eta 3 minibus).

Ondotik, segurtasun arau desberdinak oroitarazi ditu Uhainak :

- bidetik urrun edo espaloian autobusa itxaron behar da

- bidean ikusia izateko, urte hastapenean emandako beso blokarri horia gauean erabili behar da

- karta egunero zakuan atxiki behar da

- jarri eta, zakua edo jarlekuaren azpian edo goian ezarri behar da eta ez pasabidean

- kontrol batean ikasle batek ez badu segurtasun uhala ezarri, 135€ko ixuna izango du

- otobuseko materiala ez da hondatu behar, zaindu behar da (adbz : jarlekua, ez da zilatu behar, txingomak ez dira kolatu behar

Ohar guzti horien ondotik, Uhainak ahozko tezta bat pasarazi die eta ongi entzun baitzuten, lortu dute !

Azken etapa izan da "fite egin" ariketa gainditzea kanpoan : Ikasleak igo dira haien zakuekin, jarri dira, gerikoa lotu eta Uhainaren konsignak entzun. Larrialdi egoera bat balitz, nola portatu beharko luketen ikasi dute. Hainbat ariketa desberdin egin eta, kronometratuak izanez lortu dute ahal bezain fite ateratzea, zakurik gabe, behar zen ordena errespetatuz, helburu nagusi batekin : "nire burua babesten dut, besteena trabatu gabe".

Seigarreneko ikasleek sensibilizazio saio hori gustukoa izan dute eta interesgarria atzeman. Orain egunerokoan, oroitu eta pratikan eman behar ! Milesker Enzo eta Uhaina !