Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Ekainaren 23an, ostiralez, hirugarrenen azken eguna zen... Bezperan eta egun horretan finkatua zen bezala, bi orduko berrikuspen saioak ukan dituzte gaika, irakasleek kudeaturik eta talde ttipika....

Bain hau sorpresa goizetik ! Denak "dotore dotore" etorri dira haien azken egunerako !!

Azken orduan, kirol gelan bildu dira Zuzendariaren agurra ukaiteko eta kolegioko oparitxo baten ukaiteko : haien lau urteetako sartze egunetako argazkiekin egindako orri marka bat... Zenbat irri eta harridura.... Zenbat aldatu diren batzuk !

Ondotik, kanpoko eremuan elkartu dira beste mailetako ikasle guztiak bezala, krakada handi bat eskainia izan baitzaie deneri ! Txokolatina bat eta jusa bat ! Ber mementuan, zuzendariak berriz hitza hartu du agurtzeko ere bai orientazio bidea aldatuko dutenek eta Senpereko kolegio berrira joango direnak ere bai !

Arratsaldea bukatu da kanpoko eremuan jolastuz, musikarekin batera, batzuk fandango- arin arin bat eginez ! Bide on ! Uda on deneri !!!! Eta ez ahantz : Euskaraz gozatu !!