Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Urtarrilaren 25ean, ostegunez, 23. Korrikak "Azterketak euskaraz" kolektiboa omendu du Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean.

Seaskako kolegioak eta lizeoko kideak komitatuak izan dira bertan izateko.

Lehenik, Haira Aizpuruaren bertsoek dute harrera eman ekitaldiari Joanes Echeveste animatzaileak, hitza hartu aitzin.

Seaskako lehendakaria den Peio Jorajuriak Iparraldeko azterketen egoeraren berriak eman ditu zuzenean eta ondotik "Azterketak euskaraz" kolektiboko kidea den Elorri Faltxa mintzatu da.

Segitzeko, Lander Garrok zuzendu duen "Oihaletxea" dokumentala aurkeztu du publikoari erakutsi aitzin.

Azterketak euskaraz kolektiboa egiten ari den borroka gogorra izan da eta izaten ari da.

AEKkoek Seaskako lizeoa eta kolegioetako heldu bat eta ikasle bat ezenatokira igoarazi dituzte egindako lana ohoratzeko eta bertan, ikastegi bakoitzaren arduradunei Korrika oroigarri bat eskainia izan zaie. Izan dadila oroigarri xumea egindako lanaren aitortza.

AEKk eskertzen du egindako lana, euskaldunon eskubideen alde lehiatzeagatik.

Emanaldia Etxepare lizeoko Etxeparangako kantari-musikariek dute amaitu, Xutik taldearen "azterketak euskaraz" kantua eskainiz.

Mila esker AEK ! Gora Korrika ! Harro herri izan gaitezen !