Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Otsailaren 13an, asteartez, Joffrey Durand eta Ines Ezcurra, Txik Txak  Euskal Hirigune  elkargoko garraio ordezkariek hitza hartu dute ordu batez seigarreneko talde handiaren aitzinean, kolegioko IDZtan, ikasleek ukan behar dituzten portaeren inguruan informatzeko eta sensibilizatzeko.

Autobusa etorri aitzin, barnean direlarik eta kolegiora iristean nola portatu behar diren ikasleak adierazi diete : ikaslearen portaera, materialaren errespetua, uhalaren inportantzia eta kartaren garrantzia eman die. 

Ondotik, alde batetik 6A + 6Bko ikasleak kanpoko eremura joan dira ebakuazio ariketa baten egiteko, aholkurik gabe lehenik eta aholkuekin ondotik. Oro har, ikasleek gainditu dute ariketa ! Anartean, 6Dko ikasleak haien irakaslearekin, bide sekuritateari lotutako quizz bati erantzuten saiatu dira.

Gero, 6Dkoen txanda izan da ebakuazio ariketan parte hartzea eta anartean, 6A + 6Bko ikasleek quizz-a egin dute haien irakaslearen gelan.

Bukatzeko, azken aholkuak entzun ondoren, liburuxka bat eskainia izan zaie.

Milesker Txik Txak Euskal Hirigune elkargoko garraio sareari azalpen guzti horiendako !

Agian ikasle bakoitzak kondutan hartuko dituela eta bere burua babestuko duela, autobusa errespetatuko eta gidaria agurtzen segituko duela !