Piarres Larzabal Kolegioa

Seaska
Ikastolen Elkartea
Herri Urrats

Apirileko bakantzetatik landa, astelehen eta osteguneko eguerdiko jolas garaietan, arrakasta handiko futbito txapelketa abiatu da.

Futbiton jolastea, txapelketa bat nola antolatzen den ezagutzea eta epaile eginez legeak errespetaraztea dira helburuak.

Aurten, 5 jokalariko 16 talde presentatu dira : 9 talde 6./5.ean eta 7 talde 4./3.ean.

Txapelketa oraindik aitzina doa, 6./5.ean finala laurdenetan dira eta 4./3.ean finalean.

Finaletako irabazleek irakasle taldearen kontra jolasteko ohorea ukanen dute ekainean.