Piarres Larzabal Kolegioa

Seaska
Ikastolen Elkartea
Herri Urrats

Abenduaren 1ean, ostiralean, eguerdiko jolas garaian, nahi zutenek izena eman zuten elgarrekin momentu goxo bat pasatzeko IDZtan abenduaren 3ko euskara eguna kari.... Hau sorpresa IDZtan sartzean, ilunpean, kolore desberdinetako izpiak denetan.... eta otarre bat ! Euskara'okea tailerra !

Txandaka, papertxo bat zozketatu dute ikasleek eta irakurri idatzia zena... kantuen tituluak ziren... Mikroa hartu eta, errektroproiektugailuaren bidez, kantuen hitzak abestu dituzte behar zen erritmoan, publikoa animatuz, hala nola : Ken 7ren "Ilargia", Takolo, Pirritx eta Porrotxen "Riki riki", Sorotan Beleren "Arratsalde honetan", Oskorriren "Gora ta gora beti", Huntzaren 'Inondik Inoare", Suganen "Zarena zarelako", Gatiburen "Musturrek sartunde", 20garren korrikako kantua, eta Zeamaizen "Negua joan da eta" kantuarekin bukatzeko.

Ustegabeko lehen kantuaren titulua izan da Mikel Laboaren "Txoria Txori", ze sorpresa ona, ohoratu dugu 2008ko abenduaren 1ean zendu baitzen.

Momentu arras ona pasatu dugu, irriz, kantuz, dantzan !

Euskarari lotutako haria segitzen dugu aste hontan, ikasle bakoitzak bere eskua marrazten ari da barnean mezu bat ezarriz, lemapen honekin : "Eman bostekoa euskarari : ez atxik zuretzat, atera ezazu eusakra !"