Fandango txapelketako emaitzak !!
Urtarrilaren 20an, igandez, fandangolariek zuten hitzordua Ziburuko pilota plazako aterpea azpian, eguraldi euritsua baitzen....
Xumai eta Aitorren bertsoen ondotik, talde guztiak egin du lehen fandangoa beroketa gisa.
Gero, hiru kategorika pasa dira ezena gainean bikote guztiak talde ttipika.
Gure 26 ikasleek haien jantzia ezarri zuten, alaitasunez eta gogo onez dantzan aritzeko, lagunekin elkartu eta !
Ikasle guztien artean, hona hemen sariztatuak izan direnak..
Lehen kategorian (12 urte baino guttiago dutenek) :
- Lehen saria berdinketan :
Ilune DUFAU - June PUJOS (6.) eta Amaiur FAGOAGA - Lili ABADIE (6.)
- Bigarren saria :
Alaia NARBEY - Oneka ETCHEVERRY (5.)
Bigarren kategorian (13-16 urtekoak) :
- Bigarren saria :
Lutxi IRIBARREN - Tehexa ALDUNTZIN (3.)
Kolegioko parte hartzea biziki baikorra izan da !
Txapelketa mutxikoekin eta soka luze batez bukatu da....
Txalo bero bat eta zorionak lehiakide guztiei !!
Bixintxoko fandango txapelketarako prest !!
Heldu den igandean, urtarrilaren 20an, Kolegioko 26 ikasleek parte hartuko dute Bixintxoetako Fandango Txapelketan ! 13 bikote !!!
Eguerdiko jolas garai guziz, bikoteak osatu dira eta entrenatu : urratsak, postura, erritmoa, begirada... Prest izaiteko igandean !
Bikote horien artean, talde batek desafio bat egin du : aste batez fandangoa ikastea !
Txalo bero bat haiei, parte hartzeagatik eta xantza on !!!!
Lehen mailetako ikasleen bisitak segitzen eta bukatzen ditugu...
Urtarrilaren 14eko astean, lehen mailetako ikasleen bisitarekin segitzen dugu....
Astelehenean, Urruñako ikastolakoak etorri dira, asteartean Sarakoak, asteazkenean Miarritzekoak,eta ostegunean Azkaine eta Bidartekoak.
Ikasle horiek ere bai filmatxoa ikusteko aukera ukan dute, bisita gidatua eta liburuxka batekin eskuetan atera dira berriz haien ikasturtea segitzeko pixkor !
Ongi bukatu urtea eta heldu den iraila arte !
Oroit : burasoen biltzarra izango da heldu den asteartean, urtarrilaren 22an, arratseko 7:00etan !!
Elikadura osasuntsua eta eliteko kirola modu Errealean ezagutuz !
Urtarrilaren 15ean, Ziburuko Piarres Larzabaleko 6.ak Real Sociedad kirol elkartea gertutik ezagutzeko aukera izan dute klubaren fundazioari esker.
Errealak Zubieta auzoan duen formazio eta trebatze zentroan eliteko kirolariak nola prestatzen diren ikusi dute eta gorputza osasuntsu mantentzeko segitu behar den elikadura mota deskubritu dute. Bi bideoak ere ikusi dituzte : Errealaren historiaz gain elikadura orekatua.
Futbol Ligako bigarren mailan dabiltzan futbolarien entrenamendu saioan parte hartu ondoren, kirol sesio batzuetan parte hartu dute. Piknikatu eta gero, Anoeta estadio bisitatu dute, barneko zenbait txoko deskubrituz, adibidez jokalarien aldagelak.
Anoeta berriaren proiektua zuzenean ikusteko aukera izan dute, estadioaren parte bat lanetan baita atletismo pista kendu eta ikusle kopurua handitzeko (39500 ikusle kopurura iristeko). Errealeko museoa ezin zuten bisitatu, kendu izan da, parte hori obretan baita.
Argazkiak hartu eta oroigarri batzuk jaso ondoren, kolegiora itzuli dira, bihotza txuri-urdinez margoturik eta ilusioz beterik !
Milesker ainitz antolatzaile guztiei eta bereziki Cristina, Iban eta Egoitz, David eta Alexandre-i !
Lehen mailetako ikasleen bisitak hasten dira....
Urte berria... Heldu den urteko seigarren berriak hurbiltzen !
Aste honetan, inguruko lehen mailetako ikasleen bisitak ukan ditugu... Urtarrilaren 10ean, Hendaia eta Senpertarrak eta urtarrilaren 11an, Donibandarrak !
Lehen parte batean, kolegioa aurkezteko filma ttipi bat ikusi dute eta ondotik Hezkuntz Aholkulariarekin bildu bisita egiteko, liburuxka irakurtzeko eta ulertzeko, eta azkenik, haien galderak pausatzeko.
Aurtengo ikasturtea ongi bukatzea eta irailan forman itzultzea desiratzen diegu !
Etxepare lizeoaren aurkezpena kolegioko burasoendako
Urtarrilaren 8an, asteartez, Baionako Bernat Etxepare Lizeoko irakasleak gure kolegioan ziren 3. eta 4.eko gurasoei Seaskako lizeoaren berri emateko.
Frantziar Hezkuntza Ministeritzak bultzatu eta abiatu duen erreformaren azken informazioak aipatzeaz gain, Etxepare lizeoak profesional arloan dituen eskaintzak aurkeztu zituzten.
Kolegioan ere jo pilota !
Binazkako esku pilota txapelketaren finalekin hasi du urtea Olagarroa kirol elkarteak !
Azaroa eta abenduan zehar, 16 bikote aritu dira zoin gehiagoka 6. eta 5.etan. Hamar bikote 4. eta 3.etan.
Multxo zein kanporaketetan, partida ederrak ikusi baditugu ere, ez dute denek finalerat heltzerik izan, nahiz eta merezimenduak badituzten guziek !
Zorionak txapeldunei : 5.eko Iban Larzabal eta Manex Etcheberri Pachecori eta 4.eko Julen Ladebat eta Ximun Daguerre-i !
Ondoko egunetan, Gregori eta Xumaien aurka neurtzeko parada izanen dute hauek !
Hotz handiko sartzea !!
Gaur, urtarrilaren 7an, neguko giroan sartu gara, kolegioko ikasle eta langile guztiek haien sartzea egin baitute ikaragarriko hotzarekin....
Ale, berriz lanari lotu beharko !!
Sartze on deneri !!!
URTE BERRI ON ETA OSASUN ON !!
Gure kolegioan ziren !!!
Abuztuaren bukaeran, gure ikasturtea hasi aitzin, gau hontatik hasiko den "Infidèle" filmaren egileak eta aktoreak kolegioan egon ziren !!
Olentzero'Santo Tomas !
Abenduaren 21ean, egun berezia zen gure kolegioan...
Goizeko kurtsoak bukatu eta, xistorrada jatea zuten ikasleek jantegian, Santo Tomas zela eta.
Eguneroko jantziak kendu eta, jantzi tradizionala ipini dute eta eguerdiko jolas garaian Olentzero itxaron, udazkeneko azken giro bero hortan jolastuz.
Txirrina jo eta, 6. eta 5.eko ikasleak elkartu dira kolegioko kirol gelan eta lehen sorpresan parte hartu : lau bertsolariak etorri zaizkie kantatzera ordu batez, Amets eta Maddalen Arzalluz, Odei Barroso eta Maindi Murua ! Txaketa horiak, maitasuna, xistor vegan, Olentzero, euskaraldia eta beste gai arrunt desberdinen artean, erantzun ezinago egokiak aurkitu dituzte hor ere bai, hau talentua ! Saioa asmakizun batzuekin bukatu da : Maindi Domingi eta Olentzeroren astoa asmatu behar zuten bitartean, Ttoniri omenalditxoa bat egin diote egindako lana eskertuz, bere erretreta ekaina hartuko baitu !
Ondotik, talde horrek lekuz aldatzen zuen bitartean, 4.eta 3.en txanda zen bertso saio hortan parte hartzeko... Anartean, 6. eta 5.ekoak IDZtan instalatu dira, ttinko ttinko, Txoborro magoak "Gezur Gehiegi" magi saioa eskaini baitie : txanpon ala euro billete desagertze et agertze.... txinatar itzalak.... magia, poesia, momentu biziki atsegin eta paregabekoak !
Ikasleak biziki adi egon dira saio guztian, eta parte hartzaile biziki baikorrak !
Magia eta bertsoaren ondotik, 5. eta 3.eko ikasleek ekarritako krakada partikatu dute denen artean, ikasle musikariak alaiturik ! Hor ere, zenbat artista ditugun kolegioan : trikitilariak, tronpeta jole, klarineta - flauta eta txistulariak, piano eta akoredoi joleak !
Zinez Eguberriko giroan sartu gara bakantzak aitzin, eta denen laguntza eta elkartasunari esker ! Ongi pausatu eta heldu den urte arte !
Mila esker Maddalen, Maindi, Odei eta Ametsi, bertsularien lagunak elkarteari eta Txoborro magoari !