"Zaldi urdina" antzerkia zuzenean !!!
Abenduaren 9an, Axut taldeko Ximun Fush antzerkilaria eta taula zuzendaria, "Zaldi urdinaren" aurkezpena egitera hurbildu zen Piarres Larzabal kolegiora. Gelan, gaia eta testuingurua landu ondoren, 3.eko eta 4.eko ikasleek, gelditzen ziren kezkak edo dudak argitzeko parada ukan zuten, ikusgarria ikusi aitzin.
Abenduaren 12 eta 13an, 4. eta 3.eko ikasle guziak Hendaiako bidea hartu zuten antzerkiaren ikusteko. Hau harridura eta plazerra.... Mendi zolan gelan, antzerkia ikusgarria izan baita !
Ondotik, ikasleek antzerkian agertu eta hautatu tematik bat landuko dute taldeka, elkarrizketak asmatuz eta Axut taldeari esker taularatuz.
Ikasleak ikusle izatetik antzerki idazle edota antzezle bilakatuko dira gaur egun oraindik hunkitzen gaituen tematika bat hautatuz : drogak, legalak edota ilegalak, familia, dependentziak....
PLK-k bere sudur gorria ezarri du pailasoen sustengatzeko....
Abenduaren lehen bi asteetan, ikasleak, hezitzaileak, irakasleak eta jantegiko langileak elkartu dira sustengu argazkiak edota bideoak egiteko Pailaso famatuen alde !
Kide bakoitzak aksesorio berezi bat soinean ezarriz, nahi zuen mezua erraten zuen, edo antzerki - kantu baten oroitzapen zati bat, edo sustengu mezu bat edo sinpleki argazki bat.
Sudur gorri gazte eta helduek baikorki eta azkarki parte hartu dute eta txalokatzekoak dira !
Muntatu den bideo zatia pailasoei bidalia izan zaie eta haien eskerrak eskuratu ditugu !!!!
"Mila pila esker bihotz bihotzez, Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko den denoi, Katxiporreta ! Eman ta jaso, jaso ta eman, elkartasuna da hori..... Eman ta jaso, jaso ta eman, ba al da ederragorik ? Muxu besarkada potoloak ! Maite zaituztegu ! Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak."
Ez ahantz : abenduaren 14an, Ordizian, "Bizi dantza", haien emanaldi berria Urruñako ikastola eta Ziburuko kolegioaren alde.
Hogoi urteko elkartasun eta laguntzarendako milesker !!!
Durangotik Bilbora artez...
Abenduaren 3tik 5era, kolegioko 3.eko ikasleek Bilbo Bizkaiko hiri nagusia ezagutzeko parada ukan dute : haren karrika eta auzoak zeharkatuz, oinez ala metroz.
lehen egunean, asteartean, Algortako portu zaharra bisitatu ostean, Portugaletera oinez joan dira Bizkaia Zubia zeharkatuz. Ondoren, Santurtzin itsasontzia hartu eta Bilbora joan dira itsasadarrean zehar. ilunabarrean, Azkuna Zentroa eta San Mames Barria bisitatu dute.
Asteazken goizean, Arte Ederreko Museoan, ABC erakusketa ikusi dute. Doña Kasilda parkean bazkaldu eta Abandoibarratik barrena oinez Zazpi kaleetara joan dira kurtsoetan aztertu dituzten zubiak gertutik ikusiz. Alde zaharrean pista joko bat egin dute eta ersoketa batzuk egiteko aukera izan dute.
Ostegun goizean, Durangoko azoka ikusteko parada ezin hobea ukan dute. Bertan, hainbat musikarirekin topo egiteko eta argazkitan hartzeko aukera ere ukan dute. Baita ere maite dituzten taldeen biniloen CDa ersoetko : Zetak, ETS, etabar... Bazkalostean, kolegioko bidea hartu dute.... Oroitzapen bikainak !!
Nazioarteko "nahiera-euskara" eguna kolegioan !!
Abenduaren 3an, asteartez, hirugarreneko ikasleak Bilbo - Durangon ziren bitartean, beste ikasleek zuten egun berezia kolegioan.... "Nahiera - euskara eguna" !!!
Goizean, ikasleek nahi zuten tailerran parte hartzeko aukera ukan dute ; hala nola : arrauna, Herriz herri jokoa, jostun tailerra, arbol liburutegiaren bukaera, sukaldaritza, erlaxazioa, mahain jokoak, zientzilari eroak, paper zizelkatzea, antzerkia.... Bi orduko bi tailerretan aritu dira !
Eguerdiko bazkaria eta jolas garaiaren ondotik, joko erraldoi batean parte hartu dute ikasle guztiek !!! Gelaka 6 edo 7 taldeetan banaturik, 6. - 5. - 4.eko ikasleek osatutako multoak desafiatu dira, kolegioko programarekin egokitu genuen "Egunean behin" joko famatua ! Galderei ahal bezain fite erantzun behar zuten taldean adostuta. Biziki giro ederra eta parte hartze bikainan aritu dira ! Txalo !
Euskaraz gozatzen segi tailerretan ! Euskaraz segi nahiera - euskara egunean, kolegioan baita ere kalean ! Txalo bero bat deneri !
Emanik elkartearen Peruko programa aipagai...
Abenduaren 2an, astelehenez, beti elkartasun proiektua kari, Emanik elkartearen bi kide komitatu ditugu kolegiora : Nikolas Regerat suhiltzailea eta erretretaduna den Michel Sarratia jaunak. Elkarte hori berria da, nazioarteko erakunde humanitarioa da.
Joan den astean aipatzen bagenuen etorkinek ihes egiten dutela haien herriatik baldintza txarretan baitira... 30 kidez osatutako elkarte hori entsaiatzen da bertan dituzten beharrei erantzutea, nahiz eta beste urteetan gehiago naturalezko kastastrofeen ondorioei entsaiatzen ziren laguntza ematen (tzunamia, tifoia, lurrikara...) bai Indonesian, Nepalen edo Haitin. 2003tik landa, duela 16 urte beraz, Perura joaten dira laguntza ematera. Hiru erakundeen artean ari dira : Estatuak (irakasleendako), Comedor popular deitutako gunea eta Emanik elkartea.
Liman aritzen dira ; Amazonia eta mendietan jende arras gutti dabil, jendea kostaldean kokatua da eta erdia baino gehiago pobrea da. Herriaren beharren arabera populazioa laguntzeko elkartea deitua da ; aldi honetan gazte elbarrituak eta haien ama laguntzeko, gehienetan aitak ihes egin baitu eta elbarritasunarengatik ez baitira etxetik ateratzen.
Elkartearen helburu nagusia da : elbarritua pertsona arrunta bezala konsideratua izatea eta formatzea egun batez okina, ile apaintzailea edo azazkal apaintzailea bilakatzeko. Elbarritasun mota ezberdinekin lan egiten dute : trisomikoak, autistak eta beste.
Irudien bitartez, nolako tailerrak bultzatzen dituzten ikus dute ikasleek : eskuak garbitzen ikasten dute, sukaldatzeko txanoa edo jantzi berezia ezartzen, osagaien zerrenda osatzeko dendara joan eta erosi, ongi ahozkatuz eta eskatuz, marraztea ikasten dute ere.... emeki dena hastapenetik ikasi behar dute !
"Comedor popular" deitutako gunean dituzte horrelako programak bultzatzen ; bertan janaria 2000 pertsonentzat egiten da haien etxeetara eramateko.... Biltzen den diruarekin, labeak eta tresna bereziak erosten dituzte bertan formakuntza bultzatzeko adibidez. Gunean 5 profesionalak ari dira ere bai : pzikologa, medikua, kinesiterapeuta, irakasle aditua eta koordinatzaile bat.
Ikasleak interesatu dira biziki eta baikorki parte hartu dute. Orain, elkartea laguntzeko diru bilketa bat egingo dute, abenduaren 9tik 13ra kudeatuko duten gosari salmenta baten bitartez.
Milesker ainitz Nikolas eta Michel zuen azalpen zehatz guzti horiendako eta segi elkartasunez !
Etorkinak aipatuak izan zaizkie...
Azaroaren 26an, asteartez, bazkaltzeko pausan, Irungo Harrera sarea guneko bi bolondresak komitatu ditugu gure kolegiora : Jon Aranguren eta Amets Arzallus. Etorkinei buruzko bi mintzaldi animatu dituzte, alde batetik 20 seigarren - bostgarreneko ikasleendako eta bestalde 20 laugarren-hirugarrendako.
Lehen parte batean, etorkin baten definizioa eman eta, zergatik etorkinak laguntzeko erabakia hartu duten kondatu digute ; bereziki Estatu Frantsesak ez dituztelako uzten pasatzen, eta bereziki Irun - Hendaia mugan nabaritzen dela.
Gehienetan, gerla, politika, familia, pobrezia, klima edo erlijioarengatik ihes egiten dute haien herritik, bidai izigarri luzeak egiten dituztela (bizpahiru urte) : Sahara azpian diren Senegal, Mali, Kamerun..etik abiatzen dira, basamortuatik pasatuz, Mediterranoa zeharkatuz Españara iristeko eta bereziki honera etortzeko ; arriskuan diren baldintzetan bidaiatzen dute eta diru ainitz behar dute.
Beste estatu batean,"Visa" delakorik ez dute, "legez kanpo" direla konsideratzen da.
Beraz, gune horietako bolondresek harrera egiten diete gauez, informatzen dituzte nun diren eta nun pausatzen ahal diren, zaurituak direnak sendatzen dituzte, janaria eskaintzen, aldatzeko jantziak eta lo egiteko tokia proposatzen dizkiete. Egunero 60 etorkinak kurutzatzen dituzte ; Iaz 10 000 pasa ziren haien gunetik !! Gehienek 30 urte baino guttiago dute eta gizonak dira;emakumeak ere badira eta batzuk haurdun edota 2 - 3 urteko haurrekin. Maleruski batzuk ez dira honera iristen....
Ondotik, bi komitek erakutsi diete "cortometraje - mofetas" youtubeko bideo labur metraia, elkarrizketa euskaraz itzuliz : nahiz eta muntaketa bat den ; argi ikusten da gauez bizi dituzten badintzak, muga pasatzeko nola gordetzen diren kamioien azpian eta zein beldurra harrapatua izatea....Argi ikusten da; orijinalki, ere bai zein ametsak bete nahi dituzten bidaia bukatzean....
Ikasleen galderak entzun aitzin, Ametsek ezagutu duen Ibrahim-en historia idatzi duela "Miñan" liburuan azaldu die ; liburu hori duela gutti atera da, eta komitatu ditu irakurtzera ; Guineoko gazte honen ibilaldia ezagutzeko...
Bi mintzaldiak biziki aberatsak izan dira , zinez milesker Amets eta Jon !!!!
Biharramunetik landa, jada ikasle batzuk hurbildu dira poltsa batzuekin, egiten dugun jantzi eta higiena produktu bilketan parte hartzeko (abenduaren 13a arte)..... Irungo Harrera sarea gunea eta Baionako Diakite guneak lagunduko ditugu.
Kolegioko bertso eskola bertso saioan !
Asteburu honetan, kolegioko bertso eskola arituko da Baltsan elkarteak antolatzen duen bertso saioan azaroaren 30ean, larunbat honetan.
12:00tan aperitifa
12:30 : PLK bertso eskola
13:00 : bazkaria
15:00 : saioa Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Sebastian Lizasorekin. Gai emailea : Joakin Arregi.
Izenak emateko : 06 78 75 36 68 edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Eñaut Elorrieta Urruñan izan da !
Azaroaren 24an, igandez, 750 pertsona bildu dira Urruñako polikiroldegian Urruñako ikastola eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioaren alde !
Lehen parte batean, gure ikasleen kontzertua txalokatzekoa da, baita ere Fred eta Thomas, haien musikariak.
Eñaut Elorrieta eta bere musikariek ere kalitatezko kontzertu bat eskaini daukute, zinez mila esker !
Aterpe azpian, burasoak lan ta lan ibiltzen ziren bitartean, kolegioko 4.eko ikasle batzuk ere bixkotx salmentan aritu dira haien Salamankako bidaiaren alde !
Bestalde, haurren mugimendu guttiago senditu da emanaldi denboran, Pontxen emanaldiaren aitzinean baitziren, zur eta lur egonez, besoak altxatzen, dantzan eta irri eginez. Txalo Pontx eta milesker !
Arratsaldea bukatzeko, Kuxkuxtu txarangak du erritmoa eman hor zen jendeari, kantuz ta dantzan, talo bat eskuetan !
Txalo bero bat deneri, bereziki buraso antolatzaile eta langileei !
Eskerrak zponzor guztiei ere ematen diguten urteroko diru laguntzarendako !
Eskerrak Goierriko lagun eta laguntzaile guziei :
Ondoko hitzordua abenduaren 14an Ordizian, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen bi ikusgarriekin : Bizi dantza ! "Ziburu, Urruña, Goierri bat eginik !"
Igandean kolegioaren aldeko kantaldia !!
Urtero bezala, Urruña, Ziburu eta Goierriko ikastolek bat egiten dute bi hitzordu emanez : Kantaldi bat azaroan eta abenduren 14an pailasoen bi emanaldien eguna !
Aurten azaroaren 24ean, igandez iraganen da Urruñako polikiroldegian !
Lehen parte batean, Urruñako haurrek eta kolegioko gazteek abestuko dute eta ondotik, Eñaut Elorrieta kantari famatuak bere diska berriaren aurkezpen kontzertua aurkeztuko digu.
Txartelak aitzinetik salgai dira 12 eurotan Urruñako Dongaitz trinketean, Batika ostatuan, Pausuko Xaia ostatuan, Baionak Elkar dendan ; Bertan 15 eurotan izango dira.
Kontzertuaren ondotik, erromeria bat antolatua da xapitoaren azpian, Kuxkuxtu txarangak animaturik.
Mila esker laguntzen gaituzten guziei (lantegiak, ikastolak, publikoa...) eta igande arte !!!!!
Etxepare lizeoko bisita egin dute !
Urtero bezala, 3.eko ikasleak Baionako Bernat Etxepare lizeoa bisitatzera joan dira azaroaren 19an, astearte goiezan.
Iritsi bezain orduko, Baionako Estitxu Robles kolegioko ikasleak gure kolegiokoekin batera bilduak izan dira azpi taldeetan abnatuak izan aitzin.
Alde batetik, lizeoa bisitatu dute ikasle ohiei esker : jantegia, barnetegia, kirol eremuak, biltoki nagusia, IDZ, sartze nagusia, HAN eta hezitzaileen bulegoak, estudio gela, administrazioa, irakasle gunea, orientazio bulegoa, mendi eta erreken izenak dituzten ikasgelak, 3. Pro eremua, alda gelak, kiroldegia eta bil txokoa. Ikasle horiek lizeoan duten ardura eta autonomia inportanteak zirela azpimarratu dute.
Bestalde, berriz talde ttipika, irakasle eta iaksle ohien bitartez, hainbat xehetasunak emanak izan zaizkie : ordutegia, gai berriak, jantegiko antolaketa, askatasun berriak, une inportanteak, barnetegia, ikasketa motak eta bereziki erreforma berria, animazio talde desberdinak, kanpoko aktibitateak.
Bukatzeko, kolegioko bidea hartu aitzin, lizeoko jantegian bazkaltzeko parada ukan dute.