"Ximini xokoa"....
Talde polit bat bildu da aurten ere, Eguberriko apainketaren inguruan.
Zoriondu behar dia bereziki bi asteazke arratsalde olegioan pasatu dutztenak "ximini xoko" apainketaren inguruan.
Kartoina, papera, poliztirena izan dira haien materia nagusiak.
Eskertzen dituzte ere Larraitz bere kalabaza emanik eta Eider bere sagarra.
Denen artean, lortu dute begietako xoko atsegin bat eraikitzen.
Zorionak deneri eta urte berri on bat desiratzen dute munduari !
2018ko Eguberriko marrazki lehiaketako emaitzak !!
Azarotik hasiz, kolegioko 46 ikasleek parte hartu dute aurtengo marrazki txapelketan ! Aurtengo gaia : "Aurten, Euskal Herritik ez pasatzea erabaki du Olentzerok, eta bidaiatzera joan da. Zergatik ?"
Kartoinezko orri batean, kolorez ala xuriz eta beltzez, arkatzez ala margoz, teknika bereziak onartuak izanez, ikasle bakoitza entsaiatu da irudimena eta orijinalitatea lantzen... Idei arrunt desberdinak agertu dira : Olentzero eguzkitan isla batean, txaketa horiekin blokatua edo bere astoak mobilizazioa egitea erabaki baitu, Olentzero eri, Olentzero migranteei laguntza emaiten, eusakraren presentziaz dudatzen...
Ikasleek marraztu dute etxean edota kolegioan, bi aldiz astean aukera zutelako aintzinatzea, eguerdiko jolas garaian. Marrazki guztiak ituzliak izan dira abenduaren 13an eta kolegioko paretetan ezarriak izan. Epaileak pasa ondoren, emaitzak abenduaren 20an emanak izan zaizkie :
1. saria : Ainhoa Biscay (5.)
2. saria : Sunita Camblong (5.)
3. saria : Zohardi Davant (6.)
4. saria : Unax Egiguren (4.)
Besteak : 6.eko Alba Calvo (5. saria), 6.eko Garazi Puy (6. saria), 4.eko Amaia Halsouet (7. saria), 6.eko Xuban Olçomendi (8. saria).
Publikoaren sari berezia 4.eko Unax Egigureni eskainia izan zaio !
Benetan, txalo bero bat deneri eta zorionak kolegioko artista guztiei ! Hau talentua !!!
Gosalduz aste batez, etorkinei laguntza eman diete...
Azaroan iragan zen etorkinei buruzko mintzaldiaren ondotik, berrogoi ikasle batzuk animatu ziren ekintza baten antolatzeko.
Abenduaren 10etik 14era, gosari salmenta bat egin dute talde ttipika arituz.... Zerealak, jusak, xokolatinak, madalenak... prezio merke batean salduz, diru etekina bat atera dute eta elkarteari eskainiko.
Elkartasun ederra iragan da tripa gozatuz !
Mila esker parte hartzaile guziei : saltzaile eta erosleei ! Arrakasta handiko salmenta izan da ! Gosalduz, elkartasunez aritu izan dira ! Txalo bero bat !
Gernika aipagai 3.eko ikasleei...
Abenduaren 10ean, Bixente Garcia etorri zaigu 3.eko ikasleekin Gernikaren omenez egindako lana aipatzera.
Gure ikasleek Gernika obraren inguruko lan bat daramate joan den urtetik eta proiektu horren barnean Saran Axuri'artek egin duen Gernika obraren errepresentazioa aurkeztu zaie.
Mintzaldian obraren sinbolismoa eta oroitzapenaren garratzia azpimarratu du Bixentek, gure ikasleek horrelako obra baten pizua uler dezaten.
Denek zerbait berri ikasi dugu, esker mila Bixente !
ARTHA dantza emanaldia 4.endako...
Joan den abenduaren 6an, ostiralez, 4. eko ikasle guziak Senpereko Larreko gelan ziren, inguruko beste kolegioekin batera, Elirale konpainiak aurkeztutako ARTHA ikusgarria ikustera joanak.
"Lurraldeak" proiektuaren baitan Frantsesa, Euskara eta Gorputz Heziketan daramaten desmartxaren bigarren urratsa zen ateraldi hau, Baionako erakustokian "Gaur" mugimendua deskubritzearen ondotik.
Elirale konpainiak Zokoa, Ziburu eta Donibane Lohitzun babesten dituen ezponda honi buruzko kontakizun dantzatuan murgildu gaitu, Paxkal Hirigoienek konposaturiko musika goxo bezain bortitzarekin lagundurik.
Bost dantzariek, bakoitzak bere koregrafia emanez, olatuen erritmoan hurbildu ala urrundu dira saio guzian, gorputzak nahasiz, ustegabeko itsasoan geratuz.
Gure lurraldearen erosotasuna utzi eta posibilitateen itsas zabalerako bidaia honek jarraipena izanen du ikasgela bakoitzarekin, proiektu zehatzak eramango baitira ondoko hiruhilekoan.
Durangotik Bilbora artez....
Abenduaren 5etik 7ra, kolegioko 3.eko ikasleek Bilbo Bizkaiko hiri nagusia ezagutzeko parada ukan dute : hren karrikak eta auzoak zeharkatuz, oinez ala metroz.
Asteazken goizean, Durangoko azoka ikusteko parada ezin hobea ukan dute. Bertan, hainbat musikariekin topo egiteko eta argazkitan hartzeko aukera ere ukan dute. Baita ere maite diztuetn taldeen biniloen CDa erosteko : Berri Txarrak, Zea Mays...etab... Arratsaldean, Boluetan genuen aterpetxean haien motxilak utzi ondoren, Bilboko auzo (San Frantxisko)... trabeskatu zuten. Eta pausoz pauso Azkuna zentro kulturalera iritsi ziren, San Mames zelaiaren ingurunea bisitaren ondotik.
Ostegun goizean, Arte Ederreko Museoan, euskal musikaren historian murgildu ziren (1968-2018). Halaber, hainbat obra miresgarri ikusteko parada ere eduki zuten : Zumeta, Oteiza, Goya, Zurbaran, Gauguin, Casatt, Chillida, Bacon, Delaunay..etab.. Arratsaldean, Bilboko zazpi kaleetan joko pista txiki bat egin zuten eta eraikin esanguratsu batzuen aitzinean argazkitan hartu ziren ikasleak.
Azken egunean, ostiralean, itsasadarraren bisita itsasontziz egin zuten. Hor, Bilbon diren eraikin eta industrialaren aztarnak ikusgai ziren. Itsasontziak Santurtzin utzi zituen eta Bizkaiko zubirantza zindoazela izurde txiki bat ikusi zuten. Ondotik, Getxon bazkaldu eta Zibururat itzultzeko ordua iritsi zitzaien.
Ikasle ohi batzuen ikasketa ibilbidea : Frantsesenia Lizeoa
Joan den abenduaren 4an, gure ikastetxetik pasatutako bi ikasle berriz itzuli zitzaizkigun arratsaldeko azken orduan, haien ikasketa ibilbidea azaltzeko asmoz.
Orain Garaziko Frantsesenia lizeoan segitzen dituzte haien ikasketak eta ibilbide horren karietara, haien esperientzia gure 3.ei kontatzera etorri ziren.
Gure ikasleez gain, irakasleek ere biziki preziatu zuten ikasle ohien bisita eta egindako aurkezpena !
Lizeoari buruzko xehetasunak : www.frantsesenia.com
Milesker ainitz Noema Mihura, Elorri Manterola eta haien lagunak eta irakasleari !
Nahiera eguna # 2
Abenduaren 3an, astelehenez, kolegioko ikasle eta helduendako bigarren "nahiera eguna" deitutako egun berezia izan da : asteleheneko ordutegia guztia bermoldatua !
Eguna hasteko, Nazioarteko euskara eguna eta Euskaraldiaren azken eguna zela eta, goizeko 8:300tik 10:30ak arte, adin desberdinetako ikasle guztiak nahasirik bildu dira talde ttipika MIHILUZE jokoan parte hartzeko, giro onean : potokumeak, tribuaren berbak, esamesak, eroglifikoak....
Ondotik, egun osoan, tailer desberdinak proposatuak izan zaizkie : tronza zerra desmuntatzea, eguzki sistemari buruzko frezka, kazetaritza, antzerki musikala eta erlaxazioa, euskaraldia lankiak eta kantu - koregrafia, kaligrafia, laborategiko materialaren erabilpena, erromar idazkeraren ulertzea, aniztasuna... eta beste.
talde ttipika arituz eta beste mailetako lagunekin batera, eguna desberdinki iragan da eta ikasleak pozik atera dira. Egun interesgarri eta paregabea izan da denentzat !
Elkartasunez janari mailan aldi hontan !
Azaroaren 12tik 30era, Baionako Elikadura Bankua elkartearen aldeko janari bilketa antolatu dugu gure kolegioan. Familia bakoitzari boltsa bat banatua izan zaio eta, nehor behartuz, azaroaren 30eko azken epea itzuli behar zuten.
Bildua izan dena : arrain eta haragi kontserbak, fruiti eta barazki kontserbak, gosaltzekoak, bixkotaxk, txokolota, irina, azukrea, kafea, olioa, zopak...
Abenduaren 4eko eguerdiko pausan, antolatzaileak etorri dira kolegiora bildutakoa kargatzeko eta nola, ikasleen laguntzarekin batera ! 500 kilo janari pasa bildua izan da, bilketa ederra !
Asteburuan egina izan den eta gure bilketari esker, astero 5600 pertsonei 3 bazkari eskaintzen ahal zaizkie....
Txalo bero parte hartzaile guztiei !
Sud Ouesteko artikulua irakurtzeko, klikatu hemen.
"Behin bazen internet..." antzerkia 6.endako...
Azaroaren 30ean, Miarritzen, "Les découvertes" Versant antzerki taldearen egoitzetan, euskaralkaldi kari, Biarritz Culturek bultzaturik, ikastetxeko 6. mailako ikasleek "Behin bazen internet"... obra ikusi dute.
Antzezlariak lan itzela egin du eta bere pertsonai nagusiarekin : Data, ordenagailuaren muinerat eskutik eraman gaitu. Han maitasun eta laguntasun ixtorioen bitartez parada ukan dute arreta ematea zer gertatzen den gu, jendeak ("Mendi bilotsuek") ordenagailuan, eta batez ere interneten eskaria bat egiten dugunean honen ibilbidea ikusteko. Baita, ibilbide hori baliagarri egiten duten hainbat elementu, zerbitsariak, switch-ak, paketeak, zuntz optikoa etab... deskubritu ditugu.
Versant antzerki taldearen egoitza haurrez , irriz eta magiaz bete dira pasa dugun momentu goxo honetan.