Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Nahiz eta denbora gutxi izan, eguberriko giroan sartzeko, eskulan taldeko ikasleek apaingarri txiki batzuk egin dituzte Beatrizekin. Horretarako, komuneko kartoiak berziklatu dituzte izar politak dirdiratsuak sortzeko. Etxera eraman dituzte haien izaiak apaintzeko.

Horrez gain, duela urte batzuk egindako esku an bat ere berreskuratu dute (botilen tapoiekin eginda) eta konponketa batzuk egin ondoren, kolegioko sarrera nagusian zintzilikatu dute denei gabonak zoriontzeko.

Azkenik, Iolandarekin batzuk aritu izan ziren ere bai estilo guztietako eskumutturak egiten... Nork daki Eguberriko opariak egiteko ideia behar bada....

Txalo artista guztiei !

Joan den azaroaren 15ean, Baionako pediatrian zerbitazun ari den "Haur eri" elkarteko bi kide komitatu genituen kolegiora aurkezpen mintzaldi baten egitera eta 130 ikasle hurbildu ziren eguerdiko pausa denboran. Honen ondotik, dirua lortzeko ekimen bat antolatzea adostu zuten ikasleek : Gosari salmenta bat goizero hiru astez ! Txandaka saltzailearen errola hartuz, gosaltzeko xokolatinak, cookies, bixkotxak, jusak, txokolot'esneak, zerelaak eta... proposatzen iztueten kanpoko eremuan ziren lagunei.....

Hiru asteren buruan, konduak egin eta, berriz "Haur eri" elkarteko Anne eta Goizane komitatu ditugu abenduaren 15ean, kanpoko eremuan, txeke ofizialaren eskaintza egiteko Eguberri aitzin ! kanpoan ziren ikasleak hurbildu dira baita ere gosari salmentan aritu izan direna ikasleak.

Sorpresa ederra izan da : 1200€-ko txekea eskaini diete ikasleek, dituzten materiala eta proiektuak finantzatzeko. Bertan ziren bi lagun, harriturik eta poz pozik eskertu dituzte kolegioko lagunak. Eguberri aitzineko elkartasun eta laguntza opari ederra izan da denen laguntzagatik.

Biba zuek ! Segi ezazue horrela ! eta ez ahantz "Eguberrin hartu aitzin, beharretan direnei pentsatzen eta ematen ikasi" !

2022 urtearen amaierarekin batera Olagarroa Elkarteko lehen txapelketaren amaierara iritsi gara.
6. eta 5.eko 7 taldek hartu dute parte estreinekoz eginiko PINFUVOTE txapelketan.
Bi hilabetez ligaxkako partidak jokatu ostean lehen 4 sailkatuek final erdiak eta finala jokatu dituzte azken bi asteetan. 
Lehen final erdia Azkarrenak eta Txakalak jokatu dute elkarren aurka eta bigarren final erdian Gorilak eta Terribleak. Finalera Gorilak eta Azkarrenak sailkatu ziren. Finala jokatu aintzin hiru eta laugarren postuak zehazteko partida egin zen, non, Txakalak irabazi zieten Terribleei. Final handian berriz, Azkarrenak irabazi dute 25-21 Gorilen aurka. Beraz, sailkapena horrela gelditu da : 
1-Azkarrenak
2-Gorilak
3-Txakalak
4-Terribleak
Mila esker denei parte hartzeagatik! Urte berriarekin batera aktibitate gehiago izango dira proposatuak.

Abenduaren 13an, asteartez, ikasle guztiek haien kurtsoak bukatu dituzte 12:08tan. Seigarren eta bosgarrenek jan dute kolegioko jantegian eta lau eta hirugarrenek piknikatu dute..... Arratsaldeko 1:30tan baitzuten autobusa atekaren aitzinean.... Kolegio guztiak Donibane Lohizuneko Le Select zinemaren bidea hartu du berehala bi filmen ikusteko :

Seigarren eta bosgarrenendako : "Chantons sous la pluie", Stanley Donen egileak 1953an atera zuen antzerki musikala filma : 

Mutu diren filmek mintzo diren filmei uzten diote tokia, eta dantzari bihurtutako abeslaria korapilatsuan harrapatua da, bere laguna bezala, bere neska laguna bezala, eta bere aktore nazkagarria bezala.

 

Lau eta hirugarrendako : "Moonrise Sunlight", Wes Anderson egileak 2012an atera zuen komedi filma : 

Ingalaterra Berriko uharte batean, 1965eko udaren bihotzean, hamabi urteko Suzy eta Sam maiteminduko dira, itun sekretua egin eta elkarrekin ihes egiten dute. Denak aurkitzeko mobilizatzen ari diren bitartean, ekaitz bortitza kostaldera hurbiltzen ari da eta komunitateran bizitza gehiago aztoratuko da....

Azaroko sartzean ikasleei proposatua izan zaie 2022ko Eguberriko marrazki lehiaketan parte hartzea.

Maila guzietatik 75 ikasleek izena eman dute eta hilabete bat ukan dute nahi zuten marrazkiaren teknika erabiltzeko baina aurtengo gaia errespetatuz : "Hainbeste urtez lan eginez, bere osasun onerako, aktibitate batean  parte hartzea erabaki du Olentzerok. Zein ?"

Edo xuriz ta beltzez - edo kolorez, edo arkatzez - edo margoz, edo tindatuz.... Izigarrizko marrazki ederrak eskaini dizkigute gure kolegioa apaintzeko..... Denak esposatuak izan dira, 9 epaileek haien bozkak emateko....

Abenduaren 12a arte zuten itzultzeko, eta abenduaren 15ean, ostegunez, goizeko jolas garaietan, 6/5 eta 4/3 sarien emaitzak antolatua izan dira.

6. / 5.eko mailan : 

- 1. saria : Imanol Penouilh (5.)

- 2. saria : Eheina Ortega (6.) + publikoaren saria !

- 3. saria : Elaia Biscay (6.)

- 4. saria : Patxiku Fagoaga (5.)

- 5. saria : Alea Arbelaitz (5.)

- 6. saria : Hina Fernandez (6.)

Beste guztiek 7. saria berdinketan ukan dute !

4. / 3. mailan : 

- 1. saria : Andrea Nevado (3.) + publikoaren saria !

- 2. saria : Telmo Suarez (4.)

- 3. saria : Malu De Sonis (3.)

- 4. saria : Ametsa Unanue (3.)

- 5. saria : Luc Salaignac (4.)

Beste guztiek 6. saria berdinketan ukan dute.

Sariztatuak izan direnek Donibaneko Le Select zinema sartzeak, ztiloak, margoak, karnetak, arkatzak eta fluoak ukan dituzte eta parte hartzaile guztiek eguberriko txokolota bat eta "Katxi Klothing" edota "Les Bohémiennes" pegatina !

Txalo bero bat 75 artistei eta segi marrazten, gozatzen eta plazer hori partekatzen ! Heldu den urte arte !

Abenduaren 7tik 9ra, hirugarreneko ikasleek ateraldia egin dute Durango eta Bilbora.

Bidaia honen helburu nagusiak Durangoko historia eta bertan ospatzen den euskal kultur azoka bisitatzea izan dira batetik, eta bestetik Bilboren historia eta bere garrantzia euskal herriko ekonomian eta garapenean ezagutzea izan dira.

Lehen egunean, Durango eta Durangoko azoka bisitatu ditugu goizean eta arratsaldean Bilboko Alondiga eraikina eta Kafe antzokia ezagutu ditugu.

Bigarren egunean, Bilboko Arte Ederren museoa eta San Mames Athleticen futbol zelaia bisitatu dute. Bisitak amaitzean, denak Doña Kasilda parkean elkartu ginen eta bertan bazkaldu genuen. Arratsaldean, eguraldia ez bazen lagun ere, oinez, Ibaiazabal ibaian kokatzen diren garai eta teknika ezberdinetako zubiak ikusi genituen Zazpi kaleetara heldu arte. Ilunabarrean, Bilboko alde zaharretik ibili eta bertako eraikin esanguratsuenak ezagutzeko parada izan genuen argazki erronka baten bitartez

Azken egunean, Bilbo itsasontziz ikusi genuen, hiriaren historia kontatzen zuen audio baten laguntzaz. Ondoren, Portugaleteko basilika bisitatu, bertan piknikatu eta Bizkaiko zubia pasatu genuen autobusa hartu eta kolegiora itzuli aurretik.

Azaroaren 30ean eta abenduaren 6an, Andrea Aranguren pzikologoa komitatua izan da gure kolegiora 5.eko ikasleei "sare sozialei" buruzko sensibilizazio bat animatzera, bi orduz gelaka.

Lehen parte batean, joko baten bidez, ikasleek telefonoa zutenez, i-phone-a, logeletan uzten duten, zenbat "ztory" igotzen dituzten, bikote bat dutenez, telefonoaren erabilpena burasoekin aipatzen dutenez, snapchaten erabilpena, youtuben jarraitzen dutenek, ordutegi bat dutenez eta beste eskatua izan zaie.

Ondotik, bostpasei egoerak aztertu dituzte talde ttipika eta talde handian aipatu eta gogoetatu.

Solasa denboran, egoera bakoitzean biktimaren sentimenduak zerrendatu dituzte : baztertua senditzea, triste, haserrea, amorratua, desepzioa, mendekatzeko gogoa, lotsa, harridura, beldurra.... Bestalde, zer egin dezaken pentsatzen aritu izan dira : heldu batekin arazoak aipatu nahiz eta ez den errex, igotako argazkiak kentzea, bi pertsonen arteko solasa, bideo bat igotzen denean ezin dela neurtu zenbat adliz partekatua izan den, norbaiten biluztearen grabatzea delitu bat dela...

Bukatzeko, zein diren egoera baten arriskuak entzun dituzte eta legediak nola zigortzen dituen :

- ez dakigu sekulan nor den pantailaren gibelean !

- zyber jazarpena, ziber indarkeria

- buruko minak, adikzio sortzea, droga bezala

- ez da beti egiazkoa erakusten

- xehetasun pribatuak gehiegi ezarriak dira

- klik batekin gauza asko, gehiegi ?

"Arau hauste bat eta salatu daiteke !"

Mintzaldia interaktibo honetan, ikasleen parte hartzea baikorra azpimarratzekoa da !

Milesker Andrea !

Lagungarriak diren kontaktuak : www.e-enfance.org / Urririk den telefono zenbakia : 3018 / www.promeneursdunet.fr

"Denak gara arduradun, kontuz egin aitzin !"

Abenduaren 2an, ostiral goizez, urteko lehen "Nahiera eguna" deitutako egun berezian parte hartu dute kolegioko ikasleek. 

Mailaka eta talde ttipika ezarriz, ikasleek hautatutako tailerretan ibili dira, 4 orduz.

Hala nola :

- seigarrenendako : Bingo !, erlaxazio ariketak, matematika eta artea, flag.

- bosgarrenendako : Gorputzetik zelulara, kalkuluzko asmakizunak, Herriz herri, erromatar zenbakiak, euskal kantu loto !

- laugarrenendako : Espaziotik atomora, errugbia, ipuingileak, bainuko esentziadun gatzak, esploratzailea.

- hirugarrenendako : 3Dko modelisazio Blender lojizielarekin aritu, Historap, zu ere euskaltzain !

Eguerditan mailaka piknikatu eta, Nazioarteko euskara eguna biharramunean antolatua baitzen, arratsaldeko "Egunean Behin jokoan" parte hartu dute kolegioko ikasle guztiek, jokoa sarean ezarriz.

Gai desberdinei buruzko galderei erantzun behar zuten aski fite, ahal bezain punttuak irabazteko !

Giro izigarri on batean iragan da eta ikasleak euskaraz gozatu dira Euskara Nazioarteko egun horretan !

Gora euskara !

Urria - azaroan zehar, "nerabetasunean hartzen diren arriskuen" inguruko saioak antolatu ditu Adoenia elkarteak kolegioko laugarreneko ikasleendako. 
Ikasleek aipatu dituzten arriskuen hartze adibideetan oinarritus, eztabaidak sortu dituzte elementu konretuak eta teorikoak eskainiz gai honen inguruan.
Haiekin eta haien artean eztabaidatzea izan da saio honen helburua : hona hemen aipatu izan direnak : konsumo desberdinak (alkohola, tabakoa, kanabisa...), arriskuan diren sexu portaerak, sare sozialak, gaizki izatearen kasuan hartuak diren arriskuak.
Talde bakoitzean izandako parte hartze baikorra azpimarratzekoa.

Azaroaren 21etik landa, kolegioko IDZtan eta Euskaraldia kari, euskaraz diren filma batzuk ikustea proposatua izan zaie kolegioko maila guztietako ikasleei.

Lehen astean, 6. / 5.endako : "Elkano, Lehen mundu bira" : Juan Sebastian Elkano marinel getariarrak XVI.mendean munduari eman zion itzulia izango du hizpide. 240 marinel itsasoratu ziren 1519 urtean, baina hogei baino ez ziren itzuli. Espezia bila abiatu ziren, baina balentria hari esker, garaiko gizarteak munduaz zuen konzientzia aldatzea lortu zuen".

 

 

Bestalde, 4. / 3.ei proposatua izan zitzaien filma "Black is beltza" izan da : "1965eko urrian gaude, New Yorkeko Bosgarren Hiribidean desfilatzeko gonbita jaso du Iruñeko San Ferminetako erraldoien konpartsak. Ezingo dute, ordea, denek desfilatu : arrazagatiko bereizkeria dela kausa, agintari ipar-amerikarrek debekatu egin dute erraldoi beltzen parte-hartzea. Gertaera historiko horretatik abiatzen da Black is beltza, erraldoi horietako bat garraiatzeko ardura zuen Manex pertsonaiaren larruan sartuta. Ezustekoz betetako bidaia luze batean murgilduko da Manex, 1960. hamarkada ulertzeko giltzari diren hainbat gertaera bertatik bertara ezagutuz. HOrren lekuko, Malcolm X-ren hilketak eragindako kale gatazkak Warholen faktoriako atmosfera bizarroa, Black Pantherrek Kubako zerbitzu sekretuekin harilkatutako harremana, edo hippyen hastapenak, lehen musika jaialdi erraldoietako giro psikodelikoan."

Bigarren astean, 6. / 5.endako : "Harry Potter 6 : Odol nahasiko printzea" : Hamasei urte bete berriak dituela, Harryk, seigarren kurtsoari ekiten dio Hogwarsten, noiz eta gertakari izugarriek Ingalaterra astintzen duten garaian. Quidditch taldeko kapitaina izendaturik, entrenamenduek, azterketak eta neskek haren denbora guztia betetzen diote. Hala ere, ustezko lasaitasuna ez da luzarakoa izango. Eskola babesten duen seguritate kontrola nahikoa ez, nonbait, eta bi ikaslek eraso bortitza nozitzen dute. Dumbledorrek badaki berandu gabe profezia bete egingo dela, hots, Harry eta Voldemort hil ala bizi borrokatuko diren unea gertu dela, alegia.

Azkenik, 4. / 3.ei proposatua izan zitzaien filma "Horma artean" :  François frantses irakaslea da institutu gatazkatsu batean, auzo pobre batean. Ikasleek 14 eta 15 urte bitarte dituzte, eta eztabaida bizigarriak izan ohi dituzte irakaslearekin ikasgelan ; baina demokraziaren iaskuntzak benetako arriskuak ekar ditzake. Ikasturtea hastean, irakasleek, asmo onez beteta eta ikasleei hezkuntza onena eman nahian, etsipenaren aurka egin nahi dute. Baina kulturaren eta jarreraren arteko alde izugarriak gogor egiten du talka ikasgeletan, Frantzia garaikideko mikrokosmos bat besterik ez baitira.

Ez badute paradarik kolegiotik kanpo euskarazko filmen ikusteko, parte hartu dutenek hor ukan dute !

Eta egunerokoan horrelako marrazki bizidunak eta filmen ikusteko euskaraz : hemen klikatu !!  (euskal encodings filmak interneten)