Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Urtarrilaren 14an, astearte goizean, Senpereko Larreko antzokira joan dira 4Dko ikasleak.

Libertivore konpainiak bi dantza ikusgarri aurkeztu dizkie : bakarkakoa (Hêtre) eta binakakoa (Phasmes). Gizakitik urrundu eta naturatik hurbiltzeko aukera, dantzarien gorputza makurtzera eta tolestera daramaten bi ikusgarri.

Hetre : emazte bat emeki-emeki errealitatetik urruntzen da eta misteriozko, ametsezko oihan batean sartzen da. Haren liana-gorputza hurbiltzen da, oihanean barna sartzen da haren baitan desagertu arte.

Phasmes : animaliatik, mineraletik zein begetaletik hurbilduz, forma bitxi eta isila gure aitzinean gauzatzen da. Dantzak eta gorputzen akrobaziak argi jokoekin bat egiten dute, fasmidoa bezalako irudi abstraktuak sorrarazteko.

Emanaldiaren ondotik, beste eskoletako ikasleak bezala, artistekin topaketa egiteko aukera ukan dute, haien galderak pausatuz.

Ikuskizunaren bukaeran, kolegiora itzuli dira eta laster dantza tailerra abiatuko dute Myriam Perez dantzariarekin, kolegioan bertan !