Urtarrilaren 22an, ostegun eguerdiz, ikasleek zuten "Elkar'topa" hirugarren hitzordua. Lehen partean, 6. / 5.eko 62 ikasle hurbildu ziren eta bigarrenean, 4. / 3.eko 18 ikasle.
Aldi honetan, hiru ikasle ohiak izan diren komiten gai amankomuna izan da : itsasoa :
- Julen Marticorena Miarritzarrak 26 urte ditu eta Australian / Zelanda Berrian luzaz aritu izan da hango kirol nazionalan : sorrosmena. STAPS ikasketak egin ditu eta Hossegorren entrenatzailea, laster itsas eraikuntza ikasketetan aritzea nahiko luke. Hamazazpi urtez egon zen Miarritzen eta Landesetan surf entrenatzailea bezala. Sei urteetatik surfari biziki lotua izan da, igeriketa, taula, kayaka, korrika eta sorrosmena etengabe landu ditu. Entrenamenduen aldetik, Australian delarik 3 aldiz egunean aritu behar da, pizinan - hondartzan - itsasoan entsaioak eginez, batzuetan goizeko 4etatik landa, asteburuetako lehiaketak prestatzeko. Sorrospen mailan gizon gehiago ikusten dira baina emazteen presentzia geroz eta gehiago ikusten da, entrenamenduak elgarrekin eginez.
- Txomin Lopez Manterola, 25 urte, Hendaian bizi da eta body boarda / surflaria da. Horrez gain, pzikologoa da gaur egun, iaksektak horretan segitu baititu. Ttikitatik Hendaian biziz, itsasoari lotua da, Hendaiako Bidasoa kulabn ikasi du eta frantses lehiaketean part hartu izan du. Kirol indibidual hori pratikatzeko, hondartza ondoan izatea errexten du, betidanik lagunekin baita ere bere arrebekin aritu izan da. Ondoan ere mendia ibiltzea eta korrika egitea gustukoa du, beste kirol ainitz egiten ditu. 18 urte dituen geroztik, bere gain hartzen ditu bere entrenamenduak, ordu bat edo bi uretan pasatz, ahal bezainbat itsasora joanez, luzaketak eginez, gaitasun fisikoak derrigorrezkoak baitira. Bere kirolean neskak eta mutilen arteko tokian, ez du baitezpada desorekarik ikusten ; behar bada diru mailan, kluben artean eta lehiaketetan agertzen direlarik. Iparraldean ala hegoaldean, xantza badute itsasoa denetan baita, bai entrenatzeko baita ere edozoin txapelketetan parte hartzeko ( Gipuzkoan, Bizkaian adibidez).
- Ainhoa Etchenique Senpertarrak 21 urte ditu eta arraunan, nesken taldeetan aditua da, Ur Joko eta LAT klubetan hasi delarik, Hernanin, Orion eta Tolosan segituz. Bere anai ikusi zuelarik avironen eta arraunan piztu zitzaion hasteko gogoa. Gaur egun Herria astekarian kazetaria izanez, lana eta gero joaten da Tolosara entrenatzera gauero (iparraldean ez baita arraun nesken talderik). Astebururo entrenamenduak edota lehiaketak baititu, ez du asteburu lasaiarik. Fisikoki gaitasunak segurtatu behar dira, horretarako jakin behar da lehentasuna horretan ematea. Bestalde, emazte bat izanez, kirol horretan neskak eta muttikoen arteko desberdintasunak, desorekak, injustiziak ikusten ditu ....
Hiru kirolari horiendako, haien ama hizkuntza izanez, euskarak badu toki garrantzitsu bat, bai lanean, bai kirolean, baita ere edozoin egoeran harremantzeko. Lehiaketetan ere, nundik heldu diren adieraztea edot lehenik euskaraz agurtzea saiatzen direla azpimarratu dute. Ez da beti erreza, lehieketa batzuetan ezin baitute Euskaldun gisa izena eman.
Beste galderen artean, zein diren alde onak eta txarrak galdetua izan zaie :
Alde txarretan, itsasoa lanjerosa izaten ahal dela diote, bai entrenamenduetan baita ere lehiaketetan zauritzen ahal direla badakite ; bestalde, lehiaketak prestatzeko haien hautua baita, badakite aisialdi gutti izaten ahal dituztela ; neguan ere ez da beti goxo -3°C-tan aritzea adibidez, ura hotza delarik ;
Alde baikor gehiago atera dituzte : itsasoak umiltasuna, lasaitasuna eta bakea ekartzen diela, on egiten zaiela uran ibiltzea, sensazio ederrak bizitzen direla. Lehiaketetan ere, irabaztea bakarlari gisa edo taldeka, beti poz handia dela eramana izan den lanaren ondotik. Taldean kirola egiteak harremanak errexten dituela, lagun berriak eginez, eta beti goxo dela emaitea besteari eta haiengandik hartzen delarik ere. Azkenik, lantzen duten kirolarekin bidaiatzen dutela eta muduko toki desberdinak ezagutzeko aukera ematen duela.
Ikasleen galderei erantzun aitzin, ekarri duten materiala erakutsi diete : Txominen body board-a, palmak, Nazaré saria (munduko zirkuitoaren kopa bezalakoa) + Julenen 3 urrezko dominak eta kayakeko palak (500€ko balioa) + Ainhoak ekarri du bere Orioko kamiseta ta bi medailak ; Beren kasuan, arraunan, ez da sari berezirik irabazten baizik eta bandera bat, herriko etxeko balkoinatik erakusten dena eta klubean egoten dena. Hiruek azpimarratu dute materiala kario dela eta saiatzen direla beti zponzorrak aurkitzen, dirulaguntzaren bat ukaiteko baina irudiak eta haien izena sare sozialetan agertaraziz.
Saioa bukatu dute argazkiak eta bideoak erakutsiz : Julenen lehiaketa : kayak saltoka 900m / igeriketa 500m / taula 700m, Europako txapelduna izanez bukatu duelarik, Ainhoak arraun lehiaketan irabazi edota galdu dutelarik (zein estatura iristen diren batzuk, gaizki edo poza izugarriarekin) eta Txominek Nazaré kopa irabazi duelarik, ala Maroko eta Canarietako olatuak, Irlandan aritu izan delarik..
Bi saioetan, ikasleak biziki adi egon dira eta parte hartzaile baikorrak.
Milesker eta goresmenak Ainhoa, Txomin eta Juleni !!
Urtarrilaren 24ean, beste Seaskako kolegioetan bezala, ate irekiak iragan dira Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan.
Urtarrilaren 20 eta 21ean, Andrea Aranguren pzikologoa komitatua izan da gure kolegiora 5.eko ikasleei "sare sozialei" buruzko sensibilizazio bat animatzera, bi orduz gelaka, talde erdika.
Lehen parte batean, joko baten bidez, ikasleek telefonoa zutenez, i-phone-a, logeletan uzten duten, zenbat "ztory" igotzen dituzten, bikote bat dutenez, telefonoaren erabilpena burasoekin aipatzen dutenez, snapchaten erabilpena, youtuben jarraitzen dutenek, ordutegi bat dutenez eta beste eskatua izan zaie.
Ondotik, bostpasei egoera aztertu dituzte talde ttipika eta talde handian aipatu eta gogoetatu.
Solasa denboran, egoera bakoitzean biktimaren sentimenduak zerrendatu dituzte : baztertua senditzea, triste izatea, haserrea, amorratua, desepzioa, mendekatzeko gogoa, lotsa, harridura, beldurra.... Bestalde, zer egin dezaken pentsatzen aritu izan dira : heldu batekin arazoak aipatu nahiz eta ez den errex, igotako argazkiak kentzea, bi pertsonen arteko solasa, bideo bat igotzen denean ezin dela neurtu zenbat aldiz partekatua izan den, norbaiten biluztearen grabatzea delitu bat dela...
Bukatzeko, zein diren egoera baten arriskuak entzun dituzte eta legediak nola zigortzen dituen :
- ez dakigu sekulan nor den pantailaren gibelean !
- ziber jazarpena, ziber indarkeria
- buruko minak, adikzio sortzea, droga bezala
- ez da beti egiazkoa erakusten
- xehetasun pribatuak gehiegi ezarriak dira
- klik batekin gauza asko, gehiegi ?
"Arau hauste bat eta salatu daiteke !"
Mintzaldia interaktibo honetan, ikasleen parte hartzea baikorra azpimarratzekoa da !
Bukaeran, "Ekintza pertsonaleko plana" engaiamendu fitxa banatua izan zaie bakoitzari.
Milesker Andrea !
Lagungarriak diren kontaktuak : www.e-enfance.org / Urririk den telefono zenbakia : 3018 / www.promeneursdunet.fr
"Denak gara arduradun, kontuz egin aitzin !"
Urtarrilaren 19an, astelehenez, bazkaltzeko pausan, Urruñako Kirol zerbitzua eta Gazte gunea zerbitzuetko arduradunak diren Eñaut Larretche eta Andoni Ostiz hurbildu dira Urruñako ikasleekin elkartzeko.
Lehen saioan, kolegioko seigarren eta bosgarrenekin bildu dira eta ondotik, laugarren eta hirugarrenekoekin.
Saio horietan, Otsailako oporretan proposatzen duten animazioen egitaraua aurkeztu dute, izenak emateko garaia baita.
Milesker Andoni eta Eñaut
Kontaktuak :
- Kirol zerbitzua : Eñaut : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 05 59 85 94 26 / 06-18-77-72-54
- Gazte gunea : Andoni : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 06.59.97.67.09
Izen emaiteak : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Urtarrilaren 18an, igande arratsaldez, neguko eguraldi goxoarekin, kolegioko ikasleak elkartu dira pilota plazan den aterpe azpian, Besta Komiteak antolatu duen fandango txapelketan parte hartzeko ! Hiru kategoriak antolatuak ziren : 12 urtepekoak, 13-16 urtekoen artekoak eta helduak.
Ikasleendako desafioa gaindituz gain, batzuk sariztatuak izan dira !
LEHEN KATEGORIAN :
1. saria : Maitena Ithurria - Leana Olazabal
2. saria : Hegoa Biscay Aguerre - Ellane Le Corff Echeverria
3. saria : Emiliana Niquet - Xane Hoyet
Epaimahaiaren sari berezia : Amaiur Aldana Larrassa - Ilargi Garay Tonnerre
BIGARREN KATEGORIAN :
1. saria : Texa Biscay Aguerre - Milia Kaushik Etcheverria
2. saria : Lili Ithurbisque - Romane Abadie
Zorionak gure ikasle guztiei, usatuak diren fandangolariak, ikasten desafiatu direnei eta parte hartzen segitzen duten kolegioko ikasle ohiei ere bai !
Milesker Begiraleak txarangari eta Ziburuko Besta Komiteari !
Segi ezazue dantzan karraskan aritzen eta plazerra hartuz noski !!!!
Heldu den urterako komita muttikoei ere luzatzen dugu !!
Urtero bezala, urtarrilan zehar, inguruan ditugun lehen mailetako ikasle berrien bisitak antolatuak izan dira : Urruña, Donibane Lohizune, Ziburu, Hendaia, Biriatu, Bidarte ikastoletako 5. urtekoak errezibitu ditugu :
Urtarrilaren 9an : Ziburuko kaskarroteniako lehen mailaren bisita
Urtarrilaren 12an : Urruña eta Biriatuko lehen mailakoen bisita
Urtarrilaren 13an : Hendaiako lehen mailakoen bisita
Urtarrilaren 15an : Donibane Lohizune eta Bidarteko lehen mailakoen bisita.
Lehenik, kolegioa aurkezteko filma bat begiratu dute. Ondotik, Hezkuntza Aholkularia den Elena Dufaurekin batera, laborategiak, jantegia, kirol gela, eta bulego desberdinetatik pasatuz, kolegioko bisita egin dute.
Azkenik, eskainia izan zaien liburuxka ttipi bati esker, haien galderak eta kezkei erantzun die.
Urtarrilaren 24an, larunbatez, Seaskako kolegioetako ate idekiak izanez, burasoei ere proposatua zaie kolegioko bisita eta bilkuran parte hartzea.
Ikasturte hori ongi bukatzea eta motibaturik etortzea opatzen diegu !
Urtero bezala, kolegioko ikasleei proposatua zaie Ziburuko Bixintxoetako fandango txapelketan parte hartzea.
Aurten, sei, bost eta laugarreneko 12 bikoteek erabaki dute fandangoa lantzea astearte eta ostiraletan Maritxurekin, jateko pausa denboran, edo kolegioko sartzean, edo pasabideean, edo kirol gelan edo ikasgela arrunt batean landuz.
Haien artean, 5 bikote desafiatzen dira ikasten, zerotik abiatuz, eta hori bi astez, goiz eta eguerdi batzuetan elkartuz.
Saio horietan, 4 urratsak berrikusi edota ikasi dituzte, transizioak, postura, besoen altxatzea, teknika sakondu dute azkarki bikoteka !
Haien artean ere bai analisatzen dira eta aholkuak elkarri ematen dituzte beti hobetzeko nahiarekin !
Azken saioak ditugu..... giro onean eta motibaturik parte hartzen dute kolegioko gazteek !
Txalo bero bat haiei eta xantza on deneri ! Zorionak desafiatu direnei !
Hitzordua, urtarrilaren 19an, igande honetan, Ziburuko pilota plazan, arratsaldeko 5:00etan !
Zatozte sustengatzera !
2026eko urtarrilaren 24a larunbatean, 9:00etatik 12:00ak arte iraganen diren gure kolegioko ate irekietara etortzeko gomita luzatzen dizuegu.
Urtarrilaren 5an, astelehenez, kolegioko ekipak bigarren pedagogi eguna zuen bitartean, UDPS64 elkarteari esker, PSC1 lehen sorrospenetako formakuntza eskainia izan zaie hirugarreneko ikasleei.
Goizetik lau talde ttipitan banatuak izan dira, teoria eta praktika ariketak trebatzeko.
Gai desberdinak aipatuak izan zaizkie : biktimaren babesa, urjentziazko telefono zenbakiak, nola segurtatu telefono dei baten informazio guztiak, itotzearen egoera, hemorragiarena, PLS postura, bihotz masajea, defebrilatorearen tresnaren erabilpena eta beste !
Ikasleak adi egon dira, biziki informazio hartzaile, biziki baikor eta parte hartzaile ! Txalo !
Milesker UDPS64 elkarteko kideei formakuntza horren emateagatik.







