Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Otsailaren 20an, azken eguna eta azken arratsaldea !!! Eta nola ?! Ihauteriak ospatu ditugu kolegioan !!!!!

Bazkaltzeko garaian, ikasleak mozorrotu dira nahi zuten bezala ! Gaia librea zen aurten !

Denetarik bazen : Pikatxuak, pijamez beztituak, super eroak, Harry Potter familia, erleak, muttikoak neskaz, errugbilariak, la casa de papel, zientifiko eroak, arbol bat, mari gorriak, M&M'S-ak, "chic" ikasleak, kirolariak.... etabar... eta radar bat hor genuen ere bai !!

Ikasleek prestatutako Zanpantzarinaren auzia entzun dugu ! Eta nola ! Zenbat gertakari leporatuak izan zaikio Zanpantzarinari !! Koronabirusa epidemia, Australia eta Amazonian iragan diren suteak, Kobe Bryanen elikopteroaren istripua, G7a, kolegioan gertatzen direnak ere bai : argindarraren moztea, alarma, pisontzien egoera, ebaluaketen emaitzak, irakasleek emandako hitzak...eta beste ainitz ere ! Ez du hitzik hartzeko eskubiderik izan ere ! Auzi egileak publikoarekin batera kondenatu dute ! Defendatzeko paradarik izan gabe, jo dute eta suntsitu ! 

Honen ondotik, besta giro batean, kanpoko eremua jolas parke bat bilakatu delarik, ikasleak taldeka ibili dira jokoz joko ! Babifuta erraldoia, zumo lehiaketa eta egurrezko joko handietan jolasteko parada baitzuten !

Arratsaldea goxoki bukatzeko, 6. eta 4.eko familiek prestatutako krakada denen artean partikatua izan da !

Eta txirrina jotzean, ikasle guziek haien otobusa hartu dute bakantzetako giroan !!!!

Milesker parte hartzaile guziei !!!!