Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Maiatzaren 18an, astelehenez, sartze berezia ukan dute 6. eta 5.eko 42 ikasleek... Kolegioa osoki bermoldatua zen...

Goizetik, segurtasun beurri desberdinak errespetatu behar ziren : kolegioan maskarekin sartu, metro bateko distantzia errespetatuz, eskuak garbituz, eta talde berri bat integratuz (martxo aitzineko ikasgelaz ahantziz) gelara igo aitzin. Irakasle batekin gelan sartu eta instalatu ondoren, haien azken bi hilabeteetako bizipenak trukatzeko aukera izan dute.

Ikasgelak ez dituzte beti bezala atzeman, izan ere antolaketa bermoldatua zen beti ere segurtasun neurriak errespetatzeko : gelen neurria kontutan hartuz, gehienik 12 ikasle errezibitzeko moduan antolatu dira gelak, mahainak urrunduz eta ikasleak bakarka instalatuz...

Goizean zehar eta jan ondoren, pausa bat ukan dute kanpoko eremuan, eguzkia lagun, talde bakoitza bere kanttuan egonez, eta arnasa hartzeko kirol ordu bat ukan du talde bakoitzak.

Eguerditan, etxetik ekarritako piknika goxoa jantegiko mahainetan bazkaltzeko aukera ukan dute.

Arratsaldean, berriz ere gelara.

Egunean zehar, ikasleei emandako telelana aitzinatu dute, instalatutako informatikako lau eremu desberdinei esker.

Maska aurpegian izanki irriñoak ez baziren agertzen ere, hor ziren ikasleentzat esperientzia bitxia izan da, elkartu abitira egoera berezi honetan. Eguna gazigozoa izan da alde batetik pozik baitziren lagun batzuk berriz ikusteagatik, baina bestalde ez osoko eroso ez baitute haien kolegioko "bizi normala" berriz atzeman.

Eguna xarmanki bukatu da eta kolegioak ateak hetsi ditu biharramuneko eguna aitzin, dena desinfektatzeko eta garbi garbi uzteko !