Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Urtarrilaren 20an, ostegun goizez, Gourmelon andereak Hegobus garraio elkargoko arduradunak hitza hartu du ordu bat et'erdiz 6D - 6Ekoei lehen txandan eta ondotik 6A - 6Bkoei. Kolegioko IDZtan elkarturik, autobus prebentzioari buruzko helburuak orroitarazi ditu : informatu, alerta eman eta gogoetarazi.

Lehenik, inskribatuen kopurua eman die, zenbat zerbitzu eskolarrak dauden eta zenbat ibilgailu egunero ezarriak diren : autokarrak, autobusak eta minibusak. Eskolako garraio izen desberdinak zerrendatu ditu : Le Basque Bondissant, Hegobus, Réunir, ATCRB, Transdev, Citram Pyrénées... Ondotik, autobusa eta autokarraren arteko desberdintasuna azaldu die, autobus batek 150 000€ eta 200 000€ arteko prezioa izanki.

Bigarren parte batean, autobusa etorri aitzin, bertan direlarik eta kolegiora iristean nola portatu behar diren adierazi die (ikaslearen portaera, materialaren errespetua, uhalaren inportantzia eta bereziki 135€ko ixuna ez bada ezarria...° eta kartaren garrantzia eman die. Quizz-bilana batean parte hartu dute saioa borobiltzeko.

Gero, talde guztia kanpoko eremura joan da husketaren ariketa baten egiteko, aholkurik gabe lehenik eta aholkuekin ondotik. Oro har, ikasleek gainditu dute ariketa !

Bukatzeko, azken aholkuak entzun ondoren, Hegobuseko liburuxka bat eta karta ezartzeko telefono akseosrio bat eskainiak izan zaizkie.

Milesker Hegobus Euskal Hirigune garraio sareari azalpen guzti horiendako !

Agian ikasle bakoitzak kondutan hartuko dituela eta bere burua babestuko duela, autobusa errespetatuko eta gidaria agurtzen segituko duela !