Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

"Euskaraz Bizi"-k antolatutako Euskal Rap ikastaroan, lau eta hirugarreneko 8 ikaslek parte hartu dute Odei Barrosok gidaturik. 
Ikastaroa urrian hasi zuten eta abenduan bukatu. Ostegun eguerditan, bazkalostean, igaro zen ikastaroa : lehen egunean, elkar ezagutu eta Rap-aren historian murgildu zituen Odeik, eta hortik aintzina elkarrekin egingo zuten kantuaren gaia hautatu ondotik koplak idazten hasi ziren. Kantuak "Gazteen kezkak" du izenburutzat eta kopla bakoitzean gai ezberdin bati buruz mintzatu dira; zuei gaiak asmatzea!! 
Urtarrilean Odeik kantua bere ahotsarekin grabatu eta haiekin partekatu zuen haiek etxean entsaiatu zezaten: letra, erritmoa, estiloa.... 
Azkenik, pasa den asteazken goizean, urtarrilak 18,  Hendaian kokatua den " Alkimia produkzioak" estudioan kantua grabatu zuten Odei Barrosorekin batera. 
Esperientzia ahaztezina izan da, eta sobera ongi pasatu dute! Laster jasoko dute abestia beharrezko nahasketak eta masterizazioa egin ondoren. Mila esker @odei_alkimia eta @alkimia_prod !!!