Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Ikasturte hastapenean, Rahmi proiektua (Akitania berriko immigrazioaren hitsoria eta memoriako aktoreen sarea) hirugarren guztiei aurkeztu diegu (https ://www.rahmi.fr). Elkarte horrek ere garrantzitsutzat jotzen du historia hori, ahalik eta gehien zabaltzea. Hainbat ekintza egiten ditu horretarako. Horietako bat ikasleekin lan egitea da. Nola ? Beraiek aukeratutako pertsona baten gainean.bideo bat sortzea proposatzen diete ikasleei. Gure kolegioan, hirugarreneko 12 ikasleek izena eman dute abentura hasteko elgarrekin. 

Beraz, urte hastapenetik, bilkura batzuk erregularki noiztenka egin eta egiten dira IDZ-n, Murielekin (abendutik bisioz), Peio eta Maritxurekin.

Lehen hiruilan : Pertsonaren hautaketa eztabaidatu dute eta, Donibanen bizi den etorkin bati buruz dokumentala sortuko zutela erabaki dute. Losseni Fofana deitzen da. Informazioak xerkatzen hasi dira.....

Bigarren hiruilan : Losseni Fofanarekin elkar ezagutzeko topaketa antolatu dute kolegioan abenduaren 12an. Geroztik, dokumentalaren testuak idazten, musika melodia sortzen eta ilustrazioak xerkatzen dituzte.

Martxoaren 31an, ahotsen grabatzera joan dira Miarritzeko Atabalera, eta guneko teknikaz baliatu dira. Irakurleek, pazientzia eta jarraikitasuna erakutsi dute, irakurle bakoitzak hainbat proba egin behar izan baititu bertsio zuzendu mantendu aurretik.

Ondoren, Brice Morin Kultura arduradunarekin lokalak bisitatu dituzte : musika tailerretako gelak, kontzertuen gela nagusia eta "catering" egon gelak, esposaketa gunea...

Laster, musika melodia grabatuko dute haien arteko buraso-musikaria den Thomas-ren inplikazioa baliotsuari esker.

Izugarrizko lana egiten ari dira, zinez eskertzekoa eta bultzatzen segitu behar duguna... Azterketa urtea dela ere kondutan hartzekoa da. Merezidunak dira zinez !

Maiatzean, haien bideoa epaimahai batek baloratuko du.... Ea....

Edozoin gisaz, guretako, ikasleek egin duten lanarekin, jada irabazi dut !

Anartean, ikasle horiek motibatzen eta zoriontzen segi dezagun : Ainitze A, Alaitz AO, Jade Ch, Mael D, Yun LB, Elena S, Nahia H, Urtzi Ch, Aritz M, Ilune P, Lorea eta Lorea !

Milesker Miarritzeko Atabl guneko ekipa guztiari haien harreragatik !