Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Ziburuko Piarres Larzabal ikastetxeko seigarrenak, Miarritzetik, Hendaiatik, Senperetik, Saratik, Azkainetik, Urruñatik, Ziburu eta Donibanetik etortzen direnak, irailaren 21 eta 22an Zugarramurdia joan dira, sorginengana. Egonaldi hau ikasleen arteko harremanak sendotzeko, harremanak euskaraz sortzeko pentsatua izan da eta hori urtea hasi bezain laster.

Bi egunez, ekintza eta elkartze anitz bizi izan dituzte :

Irailaren 21ean, kolegiotik abiatu eta, Bertizeko bidea hartu dute parke naturalaren deskubritzeko asmoarekin. Hango bisita ekintza osagarri paregabea izan da. Lorategi botaniko munduko zuhaitzak deskubritu dituzte pista joko bati esker, talde ttikika. Bestalde, parkearen maketa aztertu dute gida bati esker eta filmatxo bat ikusi. Euskalki desberdinak entzuteko parada izan dute. Bisita bukatu eta, Zugarramurdiko bidea hartu dute. Graxiana aterpeko logeletan instalatu eta, Urdazubiko bidea hartu dute oinez, bertako leizeak bisitatzeko. Bi taldetan banaturik, harri negarrak eta harri orratzak aztertzeko garaia izan dute Lamiaren hitzetan. Ongi freskatu eta, Urdazubiko bidea hartu dute. Zentroan sartu eta, itzalean zen xoko batera hurbildu dira... Han arraza desberdinetako hegaztiak ziren itxaroten ari: zikoina, belatza, hontzak, arranoak... Batzuk ikasleen buruetan pausatu dira ere ! Emozio guzien ondotik, Graxiabus hartu dute aterpera itzultzeko. Afari goxo bat eta dutxa bero baten ondotik, Ixabel Milleteki bukatu dute eguna mitologiari buruzko ipuin gauladi batekin.

Biharramunean, irailaren 22an, euri tanten artean, Sorginen erakustokira hurbildu dira, inkisizioaren garaian gertatutakoa deskubrituz eta Akelarreen giroan mugiltzeko, Zugarramurdiko harpeetan ibili dira infernuko errekaren bazterretik pasatuz. Bazkari on bat hartu eta, otobusez Senperen zuten hitzordua, Nestor Bazterretxearen "Oroit Mina" eskulturari buruzko xehetasunak ikasteko, kolegioko HG irakaslea den Iñaki Lecuonaren azalpen sutsuei esker.

Imerzio egonaldi hori bukatu da Ziburun, kolegiora sartu garelarik. Irakasle eta ikasleek oroitzapen goxo bat atxikiko dute, urte osoan biziki probetxugarria izango dena, eta bestetik, kurtsoan landu duten mitologia gaia beste molde batez landua izanez. Lagun berriak egin dituzte eta etxera besterik kondatzen segitu dute.