Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Apirilaren 18an, ostiralez, urteko bigarren "Nahiera eguna" deitutako egun berezian parte hartu dute kolegioko ikasleek. 

Mailaka eta talde ttipika ezarriz, ikasleek hautatutako tailerretan ibili dira, goizeko 4 orduetan.

Hala nola :  

- seigarrenendako : Mandalak, Earth Day - land'art, Zeusen izenean !, Zaletasunen truk, Dixit jokoarekin zure istorioak asmatu.

- bosgarrenendako : Iraupen lasterketa, Escape Game : Donde esta el chef ?, Earth Day - land'art.

- laugarrenendako : Itsas lizeoaren bisita, Zientzia Azoka, Astronomia eta matematika, Aire baloia.

- hirugarrenendako : Orientazio lasterketa, Txiste grafikoa, Ahozko aurkezpen bat eramateko tresnak, Antzerki tailerra.

Goizaren bukaeran, ikasleak bildu dira mailaka piknikatzeko eta arratsaldeko mozorroa ezartzeko.

Giro izigarri on batean iragan da eta ikasleak euskaraz gozatu dira !

Gora euskara !