Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Maiatzaren 11an iragan den Herri Urratsen, pegatinak saltzeko motibatu dira kolegioko 79 ikasle !!!! Bikain !

Goizeko 9:30 eta 13:30ak artean, pegatinak eta kutxak eskuetan jaso eta, lakuaren itzulia egin dute lagunen artean, haiek finkatutako kuadrila eta ordutegia errespetatuz, jendeari pegatinak proposatuz eta diru kutxak betetzen saiatuz.

Maila guztietako ikasleek parte hartu dute, giro onean, motibaturik eta lagunen artean elkartuz !

Txalo bero bat zinez ikasle guzti horiei eta Nicole, Iker eta Maritxu laguntzaileei !