Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Martxotik abiatu diren 6. / 5. eta 4. / 3.eko mus txapelketak bukatu dira ekainean zehar. Multzoetako partidak egin ondoren, ekipa batzuk kalifikatua dira kontsolatean eta besteak printzipalan finalara iristeko.

Ekainaren 6an, ostiral eguerdiz, bazkaltzeko garaian eta kanpoko eremuan, 4. / 3.eko finalak antolatuak izan ziren :

Printzipalan, 4.eko Xalbat Otano eta Robin Saplairoles aritu dira 3.eko Mairu Fuchs eta Aritz Garateren kontra. Bi mantxak irabaziz, hirugarreneko ikasleak txapeldunak izan dira boina etxera eramanez. Bi ekipak sariztatuak izan dira, Oihana accrobranche txartel bat eskainia izan zaie arboletan zintzilikatzeko udako giroan urte bukaera honetan.

Kontsolantean aldiz, 4. eko ikasleen artean iragan da finala : Intza eta Hegoa Haramboure // Laia Alvarez eta Haize Tellechea. Bi mantxak irabaziz, Biriatuko Hegoa eta Intza bi kusinek dute finala irabazi. Bi ekipak sariztatuak izan dira, Oihana accrobranche txartel batekin ere bai.

Ekainaren 12an, ostegun eguerdiz, bazkaltzeko garaian eta kanpoko eremuan, 6. / 5.eko finala antolatua izan da :

Printzipala soilik zelarik, 6.eko Ellane Le Corff eta Xane Hoyet 5.eko Inma Bouix eta Jone Gorrochateguiren aurka aritu dira karraskan.... Partida bukaera arte suspenzioa mantendu da mantxa bana baitzuten ekipa bakoitzak. Azken mantxan, 6.eko ikasleek abiadura azkartu dute, partida eraman dute eta txapela ere bai ! Bi ekipek Zokoako badian buia tiratua egiteko txartelarekin sariztatuak izan dira, uda honetan freskatzeko.

Txalo bero bat txapelketa horretan parte hartu duten ikasle eta heldu guztiei !! Goresmenak finalistak ziren ikasleei !

Hitzordua dugu heldu den urtean !