Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Aurten laugarreneko ikasleak Zaragozan izan dira.

Ekainaren 16tik 20ra bitartean egon dira, aukera paregabea izan dute hango kultura eta hizkuntza hurbiletik ezagutzeko, gauez familietan egonik.

72 ikasle joan badira ere herri berera, zenbait jardueratan bi taldetan banatu dira, hala nola txirrindularitza ibilaldian, rapel iniziazioan eta zeramika tailerrean.

Aurten, Aljaferíako aurkezpen  lana ikasleen esku egon da, eta haiek ardura handiz eta seriotasunez bete dute beren zeregina. Beste bisita batzuk, esaterako, Goya museokoa edo Muel herrikoa, aditu batek gidatu ditu.

Egunero, lagunekin herrian zehar ibiltzeko denbora izan dute eta giro ederrean ibili dira. Momentu goxoa izan da ere Zaragozako atrakzio parkean eta bertako igerilekuan, izan den beroarekin oso eskertuta!

Orokorrean, dena oso ongi joan da, eta bai ikasleek bai irakasleek izugarri gozatu dute esperientzia.

Motibazioz gainezka itzuli gira, datorren ikasturtean berriz egiteko prest!