Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Ekainaren 20 eta 21ean, kolegioko 5.eko ikasleak Nafarrora joan ziren bi egunendako.

Goizeko 9:15etan kolegiotik abiatuz, 11:00ak aldera Leireko monastegia bisitatu zuten eta han bazkaldu. Arratsaldean, 15:00etatik landa, Erriberri deskubritu zuten Karlos III.aren jauregiaren bisitaren eta joko pista baten bitartez. Erreberriko alde zaharreko karriketan zehar ibili ziren eta Andra Mariko elizaren tinpanoa aztertu zuten joko pistari esker.

Erriberritik, Mendigorriako Errota akanpalekura iritsi ziren; han igerilekuan freskatzeko, errugbian, futbolean eta tenisean aritzeko parada izan zuten lagunen artean, nahiz eta euri tantak izan eta ekaitza ez urrun izan. 

Biharamunean, Jondoni Jakobeko bidea izan zen gai nagusia. Gosaldu ondotik, Eunate eliza bisitatu zuten eta Garesera hurbildu ziren erromesen oroitarritik oinez eginez hirian sarrera eta hiria zeharkatuz zubia ospetsura iritsi arte.

Piknika egin eta, Nafarrotik Ziburura sartu ziren, biziki pozik !