
2 hilabetez bost talde lehiatu ostean final handia jokatu zuten STM eta IEPLBJS taldeek.
Partida lehiakorra izan zen hasieratik amaierara eta berdinketan amaitu ostean, dena penaltietan erabaki zen.
IEPLBJS taldeak irabazi zuen aurtengo edizioa eta txapelketako irabazle gisa, kolegioko erakasle-langileen aurka jokatzeko parada izan zuen ekainaren 23an.
Kolegio osoa bildu ginen aire hartze eremuan partida ikusteko giro bikainean.
Partida oso lehiatua izan zen, ikasleak 0-2 irabazten hasi ziren baina azkenean helduek markagailua iraultzea lortu zuten Aaron 3 golei esker eta 4-3 gailendu ziren.
Txalo finalean eta txapelketa osoan zehar parte hartu duzuen guztiei eta nola ez, finalean epaile lanak egin zituzten Gorka Uhalde eta Pierre Sallaberryri !
Milesker Olagarroa elkarteari lehiaketa horren antolatzeagatik !