Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Martxotik ekaina arte, eguerdiko pausan, "Idazmen tailerrean" parte hartu duten seigarreneko 20 ikasleekin "Hairaren egunkaria" deitutako liburua sortu dugu.... Bi aldiz astean biltzen ziren astero.... Nahiz eta oporrak, greba egunak eta Tanborradaren prestakuntzarekin erritmo mozturak izan, karraskan aritu izan dira.

Seigarreneko ikasturteko abentura desberdinak idatzi dituzte eta marrazkiekin apaindu, haiek hautatutako pertsonaiekin.

Maketa inprimatzera bidalia izan da eta ekainaren 23an, azken eguneko besta denboran, ikasleak taula gainera deituak izan dira, iritsi bezain orduko, zorionduak izateko eta haien obra eskuratzeko.

Sakelako liburutxo horren manatzeko proposamena luzatua da kolegioarekin harremanetan sartuz, jakinez 7 eurotan saltzen dela.... Kasu kopurua mugatua da! Uda honetan irakurketa paregabea izateko manera. 
Goresmenak beraz 20 ikasle horiei !!
Nina A, Amaiur A, Egan A, Iban A, Lili B, Hegoa B, Nahia C, Haizea C, Leiane E, Ilargi G, Laia H, Xane H, Ellane L, Nora L, Elsa M, Ihintza N, Emiliana N, Etxahun V, Elia Z, Jon Z !!!