Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Ekainaren 23an, astelehenez, egun berezia izan da ikasle eta kolegioko ekipa guztiarendako !

Azken eguna, azken desafioak, azken besta, azken agurra izan baita !

Egun hori ahal bezain ongi antolatzeko, mailako ikasle eta irakasle guztiak mobilizatu dira.

Txirrina jo eta talde guztiak lanean ezarri dira hala nola : Hirugarreneko ikasleek antolatu dituzten Olinpiaden materiala instalatu, laugarrenek krakada gunea ezarri, bosgarrenek eskuz egindako apainketa ederrak zintzilikatu eta beste guztiek emanaldiko entsaio orokorra taularen gainean trebatu.

Goizaren bigarren partean, itsas lizeoan eta kolegioan ziren Olinpiadetako desafio guztietan elkarrekin jolastu dira kolegioko maila guztietako ikasle guziak, hirugarrenen konsignak eta epaileak eredutzat hartuz.

Eguerditan, lagunen artean, etxetik ekarritako piknika jan dute.

Oren bat'etan, helduen aurkako bi futbito finalak ikusteko aukera ukan dute kanpoko eremuan jarriak ziren ikasleek : 5.eko ekiparen aurka helduek dute 2-0 emaitzarekin finala irabazi eta 4.eko ekiparen aurka, 4-3 emaitzarekin bukatu. Bera aurtengo txapeldunak helduen ekipa izan da !!

Izerdia bota eta, ura edan eta, talde osoa joan da aterpe azpira lasaitzera. Bertan, aurkezleek ongi presentaturik, ikasleek prestatutako antzerki, kantu eta dantzak ikusteko parada ukan dute publikoko ikasle, irakasle eta burasoek. Muriel, Mathilde eta Nicolekin landutako antzerkiak eta kantuak txandaka erakustiak izan dira edozoin hizkuntzan ! Euskaraz "ikasle berria" eta "gaztetxea edo gazta extea", frantsesez "Heureux qui comme Ulysse"(Brzassens, Ridan) / "Il en faut peu pour être heureux" / "Zorro est arrivé" kantuak eta rap moduan azken bat. Ingelesez "do you like bananas" abestia ahantzi gabe !!! Ikasle batzuk Euskaraldia kari sortu zuten dantza aurkeztu dute, Ziburuko Bixintxoetako landu zuten fandango txapelketakoa ere bai. 3.eko ikasle batzuk ere bai trebatu dira umorezko zketxa bat ematen (Benat eta Xabier) eta Nahia Vidonne piano jolearen gaitasuna ezagutu dugu.

Bukatu aitzin, idazmen tailerrako ikasleak igoaraziak izan dira taula gainean zoriontzeko haien lana eta sortu duten liburua eskaintzeko. Ondotik, 5.eko artisten Pixon eroak taldearekin kontzertua ukan dugu, haien talentua ezagutu dugu, jakinez KD bat grabatzen ari direla !

Bukatzeko, zuzendariak ikasle arduradun guztiak deitu eta sariztatu ditu urtean zehar eramandako lana ezkertzeko. Eta hirugarreneko ikasleak deitu ditu denen aitzinean agurtzeko lau sartzeetako argazkiekin egindako orri marka bat eskainiz. Kolegioko ekipa pedagogikoak abestu du sorpresazko kantu bat haiek agurtzeko ere bai.

Aurkezleen azken hitza ondoren, kadirak bildu dituzte, krakada partekatu, dena bildu eta, txirrina jo aitzin, azken "chapeloise" dantza egin.

Goresmenak deneri ! Milesker Ziburuko herriko etxeari materiala prestatzeagatik eta Guillaumi zono teknikaria egiteagatik.

Talentuak badira..... Eguzkiaz babestu, euskaraz gozatu ! Uda on deneri !