
Goizeko 9:00etan Azkainen elkartu eta eguraldi ona baliatuz Larrunera igo ginen elkarrekin.
Tontorrera 11:00 aldera iritsi ginen eta bertan denok argazki bat atera eta hamaiketakoa egin genuen.
Haizea harro zenez puntan, 11:30 aldera jaitsiera hasi genuen 13:30 inguruan Azkainen egoteko berriz ere.
Eguraldi bikaina izan genuen eta giro goxoan pasa zen goiza.
Txaloak eta mila esker parte hartu zenuten guztiei !!