Azaroaren 21ean, ostiralez, ekintza berri bat antolatua izan da kolegioan : ELKAR'TOPA # 1 !!!
Aldi honetan, pilota gaia hartuz, Argentinan iragan den 23 urtepeko Munduko Pilota lehiaketan, hiru gazte kolegiora komitatu ditugu : Munduko txapeldunak izan diren Unai Tellechea (kolegioko ikasle ohia) eta Oxan Perugorria Halsouet, Xare arloan, eta Julen Mariluz, esku huskan buruz buruko sailan !!!
Lehen partean, boluntarioak ziren 6. / 5.eko 42 ikasleekin topatu baldin badira, bigarren partean 4. / 3.eko 26 ikasleekin iragan da.
Lehenik, haien aurkezpena egin ondoren, hautatu duten pilota espezialitatea aipatu dute, nolako erritmoa atxikitzen duten egunerokoan, entrenamendu eta txapelketen artean.
Ondotik, Munduko lehiaketa kari pasa dituzten selekzioak, bizi izan duten bidaia, España / Mexiko / Uruguay / Euskadi / Peru / Argentinako ekipa desberdinen aurkako partidak, finala eguna, prestakuntza, eztreza, emozioak ikasleei partekatu dizkiete.
Urrezko medaila Euskal Herriara eraman dute askatasun poz handienarekin !!
Bestalde, izanez haien bizian ala kirolan, etxean ala eskolan ikasiz, euskararen erabiltzeko garrantzia eta plazerra azpimarratu diete.
Bukatu aitzin, ikasleek haien galdera desberdinak pausatu dituzte eta haien artean "zergatik Frantziaren ekipan aritu zaizte eta ez Euskal Selekzioan ?" Pilotari txapeldunek erantzun diete : Euskal Selekzioan sartzeko, Gipuzkoa / Bizkaia edo Arabatik izan behar da gaur egun ; Iparraldekoa zarelarik, Lapurdi / Baxe-Nafarroa edo Xiberutik, Franziako selekzioan aritzeko aukera duzu beraz....
Taldeko argazkia hartu aitzin, haien takoak, pilotak, xare eta urrezko medailak erakutsi dituzte....
6. / 5.eko saioa kirolarien autografoekin bukatu baldin bada, 4. / 3ekoa pilota partida batekin !
Bi topaketak bukatu dira lema baten inguruan : "Sekulan amets bat baduzu, prestatu, landu, medio guztiak eman itzazu amets horren lortzeko !"
Milesker ainitz zuei Unai, Oxan eta Julen !!!!
Txalo bat parte hartu duten guztiei !!!!
Ea ondoko hilabetean nor "Elkar'topa"tuko dugun ?






