Joan den azaroaren 5eko mintzaldia ondotik, parte hartzaileen arteko ikasle gehienek bilkura bat antolatu zuten elkartasunez kolegioan egingo zen ekintza erabakitzeko.
Hala nola, dirua irabazteko gosari salmenta bat plantan ezarri dute goizero eta lau astez, 3/4 ikasleko lantxandak antolatuz. Ikasle gehienek bixkotxak, cookies-ak edota matamiak egiten dituzte diru gehiago irabazteko, dena euro batean salduz ! Goizero, kanpoan diren ikasleak mokofinak bilakatu dira elkartsunez arituz.
Bestalde, bilketa gune bat antolatu dute, kutxak desberdinak izendatuz, beharretan diren aterpegabeko jendea laguntzeko. Kolegioko ikasleei proposatzen zaie 38 baino tamaina handiagoko galtzerdiak, gorputza eta burua garbitzeko saboina, kotoi txotxak, bizarra mozteko haguna eta nabalak, hortz'eskuila eta pastak biltzea gune horretan.
Mementuz, elkartasuna adierazteko indar politak egiten dituzte kolegioko ikasleek, ez da berantegi parte hartzeko, bi aste gelditzen zaizkigulako oraindik, abenduaren 5a arte.
Bilduko den dirua eta higiene produktuak eskainiak izango zaizkie Hendaiako "Txoko" elkarteko arduradunei Eguberri aitzin.
Txalo eta milesker deneri !






