Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Urtero bezala, urtarrilan zehar, inguruan ditugun lehen mailetako ikasle berrien bisitak antolatuak izan dira : Urruña, Donibane Lohizune, Ziburu, Hendaia, Biriatu, Bidarte ikastoletako 5. urtekoak errezibitu ditugu :

Urtarrilaren 9an : Ziburuko kaskarroteniako lehen mailaren bisita

Urtarrilaren 12an : Urruña eta Biriatuko lehen mailakoen bisita

Urtarrilaren 13an : Hendaiako lehen mailakoen bisita

Urtarrilaren 15an : Donibane Lohizune eta Bidarteko lehen mailakoen bisita.

Lehenik, kolegioa aurkezteko filma bat begiratu dute. Ondotik, Hezkuntza Aholkularia den Elena Dufaurekin batera, laborategiak, jantegia, kirol gela, eta bulego desberdinetatik pasatuz, kolegioko bisita egin dute.

Azkenik, eskainia izan zaien liburuxka ttipi bati esker, haien galderak eta kezkei erantzun die.

Urtarrilaren 24an, larunbatez, Seaskako kolegioetako ate idekiak izanez, burasoei ere proposatua zaie kolegioko bisita eta bilkuran parte hartzea.

Ikasturte hori ongi bukatzea eta motibaturik etortzea opatzen diegu !