Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Crew-12 taldea AEBetan berrogeialdian (isolatua) dago une honetan.

Zer dela eta? Bada, espaziora joan aurretik ezinbestekoa da astronautak ez gaixotzea, ISS espazio-estaziora birusik ez eramateko.

Dena ongi badoa, Sophie Adenot eta bere lankideak otsailaren 11n, asteazkena, eguerdiko 12:00etan (Euskal Herriko ordua) igoko dira espaziora Floridako Cap Canaveral basetik.

Ezin duzu galdu! Europako Espazio Agentziak (ESA) saio berezia egingo du zuzenean jaurtiketa ikusteko. Saioa goizeko 10:00etan hasiko da.

📺 Non ikusi zuzenean?

ESA Web TV: Europako astronauten jaurtiketa guztien "etxea" da. Bertan adituek azalpenak ematen dituzte (normalean ingelesez edo frantsesez) : hemen klikatu.

ESAren YouTube Kanala: Hau da errazena ikasgelan pantaila handian jartzeko. Gainera, jaurtiketa amaitu ondoren, bideoa grabatuta geratzen da : hemen klikatu.

NASA TV: Sophie Adenot Floridatik (AEB) ateratzen denez, NASAk ere zuzeneko ikusgarria egingo du : hemen klikatu.

 💡 Programazioa:

  • 10:00etatik 11:30era: Astronautak suzirian nola sartzen diren eta prestaketak ikusten dira (momentu lasaia da, azalpenak emateko aproposa).

  • 11:50etik aurrera: Hau da momentu zirraragarriena! Atzerako kontaketa eta motorren piztea.

  • Otsailaren 11n suziria 12:00etan igoko dela zerura.

ADI EGON !!!!!