Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Martxoaren 10ean, asteartez, Jean Jacques eta Mayalen Borda, Txik Txak Euskal Hirigune elkargoko garraio ordezkariek hitza hartu dute, ordu batez gelaka, seigarren eta bosgarreneko ikasleekin, autobus prebentzioa eginez, informatuz eta sensibilizatuz.

Autobusa etorri aitzin, barnean direlarik eta kolegiora iristean nola portatu behar diren ikasleak adierazi diete : ikaslearen portaera, materialaren errespetua, uhalaren inportantzia eta kartaren garrantzia eman die. 

Lekukotasun eta bideo desberdinen bitartez, ikasleei sekuritatean izateko aholkuak emanak izan zaizkie.

Azpimarratzekoa da gela guztietan, ikasleak adio egon direla eta bizki baikorki parte hartu dutela.

Milesker Txik Txak Euskal Hirigune elkargoko garraio sareari azalpen guzti horiendako !

Agian ikasle bakoitzak kondutan hartuko dituela eta bere burua babestuko duela, autobusa errespetatuko eta gidaria agurtzen segituko duela !