Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Apirilaren 3an, ostiralez, eguzki izpen artean, ikasleek ospatu dute Udaberri besta mozorrotua ! Aurtengo gaia "munduko herritarrak" hautatu zuten, bakarka, binaka ala taldeka mozorrotuz.

Kanpoko eremua joko eta besta herrikoiaz bilakatu delarik, ikasle guztiak sartze nagusira deituak izan dira konsigna guztien entzuteko lemisik.

Futbol eremuan, bubble fut erraldoi bat instalatua izan zaie, bostnakako ekipek haien artean lehiatzeko arratsaldean zehar.

Kolegioko atekatik sartze nagusiraino, espartin botatze txapelketa bat antolatua zen.... Ikasleak banan banan eta txandaka saiatu dira ahal bezain urrun botatzea eta arratsalde bukaeran Beñat Zapirain (3.) izendatua izan da txapelduna ! 24.60 metro lortu ditu !

Belarrezko eremuan, zumo lehiaketaren tatamia gainean, ikasleak buruz buru aritzeko aukera ukan dute, Japoniako kirol horren jantzia ezarriz.... 

Aterpe azpiko piknika mahainetan, egurrezko mahai joko handiak instalatuak izan zaizkie lagunekin trebatzeko.

Azkenik, kolegioko ezker paretan, saski baloian, dama jokoan eta xake erraldoian aritzeko parada ukan dute.

Arratsalde eder honen bukatzeko, 6. / 5. eta 4.eko ikasleek ekarri dituzten bixkotxak, matahamiak eta edariak partekatu zituzten, mailaka pasatuz krakada erraldoi hortatik, errepikatzeko aukera ukan zuten gainera ! Mila esker krakada egileei !

Dena bildu eta garbitu ondoren, autobusean sartu ziren etxera itzultzeko, oporren txirrina jo bezain laster !

Udaberri on deneri !