Maiatzaren 6an, asteazken goizean, txirrina jo bezain orduko, kolegioko ikasle guztiek otobusa hartu dute, Donibane Lohizuneko Le Select zinemara joateko "Mugagabean" laburmetraiak deskubritzeko.
Bost film laburrez osatua den programa honek euskal zinemaren aberastasuna aztertzen du.
Genero aniztasunaren bidez - animazio dokumentala, komedia eta drama tarteko - film horiek erronka unibertsalei aurre egiten dieten pertsonaia gazte edo ez hain gazteak azaleratzen dituzte : eritasuna, hizkuntzaren hesia, desberdintasun sozialak, familia tentsioak etabar...
Bakoitzak, bere erara, proba gainditzeko ausardia aurkitzen du, erresilientziaren eta ametsaren indarra agerian utziz.
Ikasleek beren burua ezagutzeko edo beste errealitate batzuk deskubritzeko aukera izanen duten egoerak, kontakizun sentikor eta inspiratzaileek eramanik.
Hona zein ziren bost laburmetraiak :
1- "Dortoka uhartea" - Maru Solores (2002) :
Espaziotik etorritako izaki bat lur gainera eortzen da bat-batean, zehazki dortoka baten itxura duen harri bihurtutako uharte baten inguruetara. Izaki hori Ainhoa da, asma kronikoa duen 9 urteko haurra, uhartean gau batez bizirauteko desafioari aurre egiten diona, uhartea lehen aldiz aurkitu duen estralurtarra dela imajinatuz.
2- " Hubert Le blonen azken hegaldia" - Koldo Almandoz (2014) :
Motorraren aintzindari baten historia ; haurra zela burruntziekin amets egin zuen eta bere ametsa betetzen hil zen.
3- "Ximinoa" - Itziar Leemans (2024) :
Junek lehen udako lana lortu du: Constance zaintzea, maitasun falta handia duen neskato sentibera. Haurra laster lasaituko da, eta urte osoan zehar haren haurtzaina izateko itxaropenak ilusio handia pizten dio Juneri. Baina haurrarekin gero eta lotura estuagoa egin ahala, Junek klase harremanen bortizkeria eta bere izaeraren ukapena ezagutuko ditu.
4- "Hitzak" - Josu Martinez (2022) :
1966. Ipar Euskal Herriko Bizkarsoroko herrixkan, lau gaztek hitz batzuk aurkitu dituzte mendian lurperatuta. Euskarazko hitz zaharrak. Herrian, gero eta gutiago
mintzatzen da hizkuntza hori. Gazteak frantsesez ari dira. Michellek 21 urte ditu, eta ez ditu ulertzen. Bere familian aspaldi ez da hizkuntza hori hitz egiten.
5- "Amona Putz" - Telmo Esnal (2009) :
Batzuetan, haur txikiak dituzten senar-emazteek amona faltan botatzen dute, batzuetan bakarrik.
Zinema bukaeran, ikasle guztiak azken orduko kurtsoetara itzuli dira.
Milesker ainitz Donibaneko Le Select zinemako ekipari !






